Policarpo Baltzola
Itxura
| Policarpo Baltzola | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Irun, 1813ko urtarrilaren 26a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Irun, 1879ko otsailaren 1a (66 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | matematikaria eta asmatzailea |
Policarpo Baltzola (Irun, 1813ko urtarrilaren 26a - ib., 1879ko otsailaren 1a) euskal herritar matematikaria izan zen. Bere herriko idazkaria izan zen. Eragiketa aritmetikoak egiteko makina bat asmatu eta Gipuzkoan erabiltzen ziren neurri-sistemei buruzko liburua eman zuen argitara (Tablas de Correspondencia de todas las Pesas y Medidas de Guipúzcoa, 1853). Baltzola izan zen, era berean, Irungo hiri-zabaldegia marraztu zuen teknikarietako bat, Iparraldeko burdinbidea bertara iritsi ondoren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.