Arabisagar
Arabisagar | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Rutaceae |
Leinua | Citreae |
Generoa | Citrus |
Espeziea | Citrus paradisi Macfad
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | grapefruit (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Arabisagarra, pomeloa (Heg.) edo panplemuza (Ipar.)[1] (Citrus x paradisi) Rutaceae familiako zuhaitza eta fruitua da.
Hainbat hizkuntzatan pomelo eta panplemuza hitzak Citrus maxima espeziea izendatzeko erabiltzen dira, eta ez Citrus x paradisi espezierako; esaterako, ingelesez, danieraz eta portugaleraz pomelo esaten zaio espezie hari, eta alemanez, espainieraz eta nederlanderaz panplemuza hitzaren aldaera bat.
Zuhaitza laranjondoaren antzekoa da, eta haren neurria izan dezake (4-6 m). Hosto ugari ditu, berde ilun distiratsuak. Loreak zuriak dira, laranjarenak baino handixeagoak. Fruitua horia edo laranja kolorekoa da, eta laranja ertain bat baino bi aldiz handiagoa.
Jateko ona da; ur ugari izaten du, eta zapore garratzekoa da. C bitamina asko du, laranjak eta limoiak bezala. Jamaikan sortua dela uste da, hibrido gisa, Citrus maxima arabisagarraren aldaera gisa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «pamplemousse | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).