Porfirios

Wikipedia, Entziklopedia askea

Porfirios edo Porphyrios (grezieraz : Πορφύριος ) gure aroko seigarren mendean Konstantinopla inguruko uretan itsasontziak jazartzen eta hondoratzen zituen balea handi bat izan zen. Porfiriok kezka handia eragin zien Bizantziar itsasgizonei eta Justiniano I.a enperadoreak 527–565 ) kontu garrantzitsutzat hartu zuen bere politiketan hura harrapatzea, nahiz eta ezin izan zuten horretarako modurik asmatu. Hondartu zelarik, gizakiek erasotuta Itsaso Beltzaren bokaletik gertu hil zen 50 urtetik gorako ibileren ondoren.

Izena porphyra kolore morearekin lotu izan da, Bizantzioko enperadoreekin lotutako kolore bat, maiestatearen seinale, animaliak errespetuzko mira sortzen zuelakoan (eta baliteke ere, ikusaldietan distira moreak ematea zetazeoak).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI. mendeko Prokopio bizantziar historialariaren idazkietan aipatzen da Porfirios, bai Gerren Historian (VII 29) bai Historia Sekretuan . Prokopioren arabera, Porfiriosek 13,7 metro luze neurtzen eta 4,6 metro zabal zen. [1] Antzinatean edo Erdi Aroan baleak ez ziren ondo ulertzen eta askotan munstro handi gisa ikusten ziren.

Ezin da ziur identifikati zein espezietakoa zen Porfirios. [2] Baliteke kaxalote bat edo agian ezohiko orka handi bat izatea. Kaxalotearen aldeko datuak: bere tamaina, bizitza luzea eta tenperamentua onartzen du. Bestalde, orka izatearena bat dator kokapen geografikoarekin, kaxa.loteak oso gutxitan sartzen baitira Porfirios maiz ibili ohi zen uretara. Kolorearen aldetik, bai orken beltzak bai katxaloteen gris marroi iluna more ilun gisa interpretatu daitezkeelako.

Porfiriosek berrogeita hamar urte baino gehiagoz jazarri zituen itsasontziak Konstantinoplako uretan, baina ez etengabe, batzuetan denbora luzez desagertu baitzen. Gehien Bosforoko itsasartean agertzen zen. Porfiriosek ez zuen bereizketarik egin zein ontzi erasotu zituen, arrantza-ontziei, merkataritza-ontziei eta gerra-ontziei eraso ziela jaso zen kroniketan. [1] Itsasontzi asko hondoratu zituen, eta bere ospe hutsak beste askoren tripulazioak izutu zituen; itsasontziek saihesbideak hartzen zituzten baleak gehienetan igeri egiten zuen uretan inguratzeko.

Egun batean izurdeen atzetik zebilela, Porfirios itsaso Beltzaren bokaletik gertu lurratu eta hondartu egin zen. [1] Balea borrokatu eta lokatzetatik ateratzen saiatu zen arren, lokatzetan sakondu eta trabatuago geratu zen. Inguruko biztanleak azkar antolatu ziren tropelean itsas munstro ospetsua hiltzeko, aizkora eta sokekin atera ziren. Porfiriosek aizkora erabiliz hiltzeko saiakera egin zuten lehenik, baina haragian egindako mozketak eragin gutxi izan zuten. Sokak eta bagoiak erabiliz, Porfiriose hondartzatik gora eraman zuten [1] eta balea eraso eta zatika moztu zuten. Erasotzaileetako batzuek haragi zatia kanpoan gorde zuten, eta beste batzuk lekuan bertan kontsumitzen hasi ziren.

Prokopioren arabera, Porfiriosen heriotza lasaitasun motibo izan zen biztanleria orokorrarentzat, nahiz eta batzuek espekulatu zuten hildako balea beste bat izan zitekeela, ez izatez marinelak jazartzen zituena. Porfirios balearena da lehen dokumentatua da non zetazeo batek itsasontzi eta marinelei eraso egin dien.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Porphyrios (whale)» artikulutik itzulia izan da, 2023-06-24 data duen 1161702310 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-06-24 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c d (Ingelesez) Hansley, Keith. (28 June 2020). «The Tale Of A Monstrous Whale That Harassed Ships In the Age Of Justinian» The Historian's Hut. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  2. Papadopoulos, John K.; Ruscillo, Deborah. (2002). «A Ketos in Early Athens: An Archaeology of Whales and Sea Monsters in the Greek World» American Journal of Archaeology 106 (2): 187–227.  doi:10.2307/4126243. ISSN 0002-9114..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]