Porta Maggiore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Porta Maggiore
Porta Maggiore ("Larger Gate"), or Porta Prenestina.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriRoma Capitale
HiriaErroma
Erromako RioniakEsquilino
Koordenatuak 41° 53′ 29″ N, 12° 30′ 55″ E / 41.8914573°N,12.5152419°E / 41.8914573; 12.5152419Koordenatuak: 41° 53′ 29″ N, 12° 30′ 55″ E / 41.8914573°N,12.5152419°E / 41.8914573; 12.5152419

Porta Maggiore (euskaraz: «Ate Nagusia»), edo Porta Prenestina, III. mendeko Erromako Aureliar Harresiaren ekialdeko ateetako bat da.

Atetik bi galtzada zahar pasatzen ziren: Via Praenestina eta Via Labicana. Via Prenestina, Praeneste herrirako ekialdeko bidea zen (gaur egungo Palestrina). Via Labicana (gaur egun Via Casilina deitua) hiriaren hego-ekialderantz doa.

Jatorrizko atea, Klaudio enperadoreak eraiki zuen 52. urtean, harresia baino mende batzuk lehenago, eta bi akuedukturen erdian zeuden arkuez osatua zegoen, Aqua Klaudia eta Anio Novus. Maggiore, trabertino zurizko arku bikoitz monumental bat bezala eraiki zen, eta Klaudio, Vespasiano eta Tito enperadoreak akueduktuetan egindako lanagatik goraipatzen dituzten idazkunak ditu. Jatorrian Porta Prenestina bezala ezagutzen zen.

Aureliano enperadoreak, atea, Aureliar Harresiaren zati bihurtu zuen 271ean. Ondoren, are gehiago aldatu zen Honorio enperadoreak harresiak 405ean hedatu zituenean. Oraindik ikus daitezke Honoriok erantsitako guardiako kuartel baten zimenduak, atearen goialdea, Honoriok eraiki zuen bezala, Portaren ezkerraldera eramana izan zen bitartean.

Atetik gertu, harresitik kanpo, Marko Virgilio Eurysacesek eraikitako Okinaren Tumba dago.

Atearen goikaldeko inskripzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teilatupean hiru inskripzio ikus daitezke oraindik (atearen bi aldeetan errepikatuak). Goikoak 'Anio Novus eta Klaudio enperadorea aipatzen ditu, atea eraikitzeagatik:

TI. CLAVDIVS DRVSI F. CAISAR AVGVSTVS GERMANICVS PONTIF. MAXIM.

TRIBVNICIA POTESTATE XII COS. V IMPERATOR XXVII PATER PATRIAE

AQVAs CLAVDIAM EX FONTIBVS QVI VOCABANTVR CAERVLEVS ET CVRTIVS A MILLIARIO XXXXV

ITEM ANIENEM NOVAM A MILLIARIO LXII SVA IMPENSA IN VRBEM PERDVCENDAS CVRAVIT

(52. urtean Tiberio Klaudio Zesar Augusto Germaniko enperadoreak Klaudiako urak izan zituen eta Caeruleus eta Curtius Milliario 45 izeneko iturburuetatik ekarri zituen, eta 62. millarioko Anio Novus bezala, biak bere baliabideetakoak).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ball Platner, Samuel (abril de 2002). Ashby, Thomas, ed. A Topographical Dictionary of Ancient Rome. Londres: Oxford University Press Reprints. pp. 412 y 413. ISBN 978-0-19-925649-5.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]