Porto Santo uhartea

Wikipedia(e)tik
Porto Santo» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Porto Santo

Porto Santo uhartea
Porto Santoko bandera

Porto Santoko armarria

Izen ofiziala Porto Santo
Probintzia Funchal
Alkatea Fátima Filipa de Menezes (PSD)

Location PXO.svg

Eremua 42,48 km²
Posta kodea 9400
Biztanleria 5,483 bizt.
Dentsitatea 0,13 bizt./km²
Sorrera 1835
www.cm-portosanto.pt


Porto Santo uhartea Portugalgo uhartea eta udalerria da, Madeirako uhartedian kokatutakoa. 42.5 km2-ko azalera du, eta 4.474 biztanle 2001ean (106 biz/km2).

Fregesia bakarra eta Vila Baleira izeneko hiria barne hartzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV mendean aipatzen bada ere 1418ko expedizio portugesak aurkitu zuen ofizialki Porto Santo uhartea ekaitz batek itsasontzia desbideratu zuenean. Ekaitz hartan babeserako kaia mirariz aurkitu zutenez Porto Santo izena eman zioten. Portugalgo lehenengo kolonoak 1420ko hamarkadan iritsi ziren.

1445eko azaroan Bartolomeu Perestrelo ezarri zuten uharteko agintari. Berak utxi eme bat askatu zuen uhartean eta hainbeste ugaldu zen uharteko landaretza ia erabat desagertarazi zuela. Hurrengo etorri ziren kolonoen haziak ekarri zituzten Europatik uhartea birlandatzeko. Kristobal Kolon agintariaren alabarekin ezkondu zen eta bertan bizi izan zen denbora labur batez. gaur egun beren etxea museo bihurtua dago.

Hurrengo mendeetan bizimodua latza izan zen, ur edangarriaren eskasiagatik eta pirata frantses eta afrikarren erasoen erruz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteak bi eremu oso desberdin ditu, ipar-ekialdeko eremu labartsu eta menditsua, inor bizi ez dena, eta hego mendebaldeko lautada, bederatzi kilometroko hondartza duena eta biztanleria guztia hartzen duena.

Mendi garaienak Pico do Facho (517m) eta Pico da Gandaia (499m) dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Vila Baleira)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.0 18.0 19.0 19.5 21.0 22.1 24.0 25.0 25.0 23.2 21.0 19.2 21.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 13.2 13.1 13.3 14.0 15.1 17.1 19.0 20.0 20.0 18.1 16.2 14.4 16.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48.7 40.2 37.2 23.5 14.0 7.0 3.2 4.0 23.7 39.9 50.0 69.9 361.3
Iturria: World Meteorological Organization (UN), Instituto de Meteorologia, Normais Climatológicas do Porto Santo (1971-2000).

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1]
1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
1 810 2 390 2 494 3 505 4 376 4 706 4 474 5 483

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartearen jarduera ekonomiko nagusia turismoa da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Porto Santo uhartea Aldatu lotura Wikidatan