Edukira joan

Portugaleteko herriko etxearen aurkako atentatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Portugaleteko herriko etxearen aurkako atentatua
Motaatentatu
Honen parte daEuskal Herriko gatazka
Data1987ko apirilaren 25a
KokalekuPortugalete
HerrialdeaEspainia
Pertsona hilak2

Portugaleteko herriko etxearen aurkako atentatua 1987ko apirilaren 25ean herri horretako PSE alderdiko egoitzaren aurka izandako atentatua izan zen, Mendeku kolektiboa izeneko ezker abertzaleko gazte talde autonomo batek egoitza barrura molotov koktelak jaurtikiz burutu zuena. Erasoan jasandako erreduren ondorioz, María Teresa Torrado eta Félix Peña PSE alderdiko kideak hil ziren handik egun gutxitara. Herri Batasunako Mahai Nazionalak, garaiko ezker abertzaleko erakunderik nagusienak, atentatua gaitzetsi zuen eta egileen taldea Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren etsaitzat jo zuen. Poliziak atentatuaren ustezko egileak atxilotu zituen eta batek egun gutxitara aurkeztu zen bere kabuz poliziaren aurrean. Ondorengo epaiketan, atentatuan parte hartu izana aitortu zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.