Pott Banda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pott: aldizkari literarioa
Motafanzine literarioa
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaBilbo
Banaketa
Ekoizpen osoa6
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunazehaztugabea
Historia
ErredaktoreakBernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde"Jimu", Jon Juaristi, Ruper Ordorika, Joseba Sarrionaindia
armiarma.eus

Pott Banda gazte literaturazale batzuek osaturiko talde apurtzaile eta abangoardista bat izan zen, argitaletxe bat eratzeko asmoz sortua. 1977an sortu zen, Bilbon, izen bereko aldizkariaren inguruan, eta 1980an desegin zen [1].

Taldeko partaide gehienak gaur egungo kulturgintzako oso pertsonaia ezagunak dira, nor bere arloan eta joera politikoan; izan ere, ekimen hau amaitu eta gero bakoitzak bere bidea hartu zuen. Aldizkariaren lehendabiziko zenbakia 1978an kaleratu zuten, Pott bandaren berriemailea izenburuarekin, eta guztira sei atera zituzten.

Hona zelan definitzen zuten bandakoek beraiek beren eginkizuna eta baita bere burua ere: «Bi hitzetan adieraziko dizuegu zertan den geure konplotta. Editoriale bat egiteko bildu gara Bilbaon [...]. Bihen [sic] bitartean, hau bezalako panfletoen bitartez jakinen duzue gutaz. Hitz bat oraindik: editoriale bat ez da beti sortzen plangintza kulturalaren hutsuneak betetzearren. Ez gaude horri begira. Begira gaude begira goiko kamino berrira, esan nahi baita, ez gaudela inori serbitzeko geure buruak argitzeko baino. Mekaben Pott».

Gabriel Aresti zenak euskaratutako Bocaccioren Decamerone ttipi bat lana argitaratzea izan zuten hasierako xede, baina arazo burokratikoak zirela medio, editoriale haren bidez argitaratutako liburu bakarra Bernardo Atxagaren Etiopia poesia liburua izan zen.

Plazaratu zuten azken zenbakian, seigarrenean (Pott tropikala) honelaxe mintzo ziren «Hain da triste la vie de l'artiste» izeneko testu sinatu gabean:

« Egia da, lehen aletik bertatik azaldu genuenez, legioan bezala dihardugula, inori izenik edota aurre deklarazio ideologikorik eskatu gabe; orain ere aski zaigu galbahe literarioa edonor hartzeko adiskide, eta idazleen joera linguistikoa apur bat begiratzen badugu ere, horrek ez digu gehiegi ardura, ez baikara, askok desio luketen bezala, euskaltzaindia punk bat [...], beste edozein lekutan edozein pertsonak lan literarioa aurrera ateratzeko egingo lukeena eginez ari den talde bat gara. Behin eta betirako diogu: kazeta hau literaturgintza normalaren dinamikan dago. Eta berau marjinala eta anormala bada Pello Kirtenen baratzean ez da inola ere gure kulpa, edo gure errua, horixe bakarrik falta litzateke, ez jaunak, baratza da anormala eta ez gu. »

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandakideak hauek ziren:

2022ko martxoan, haietako asko berriz elkartu ziren argazki eta ikuskizun batean Bilbon, "Hautsi da anphora". Ikuskizun horretan oinarrituz, Ordorikak eta Atxagak itzuli bat egin zuten Euskal Herritik Korrika kulturalean.[2]

Aldizkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Underground kutsuko aldizkari haren sei zenbaki kaleratu zituzten:

  1. Pott bandaren berriemailea.
  2. Pott bandaren blaga.
  3. Pott 3 (bandaren blaga).
  4. Pott bandaren braga.
  5. Pott bandaren praka.
  6. Pott tropikala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jon Kortazar Uriarte (Koord.), Pott Banda Ekilibrista Bihotza (1977-1980). Sorzain Argitaletxea. 2017. ISBN: 849467210X ISBN-13: 9788494672101
  2. Berria. «Pott banda berriz bildu da, Bilboko sorlekuan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]