Premonition

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Premonition
Jatorria
Argitaratze-data 2007
Jatorrizko izenburua Premonition
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa hondamendi filma, film dramatikoa eta fantasiazko filma
Iraupena 94 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Mennan Yapo Itzuli
[[Kategoria:Mennan Yapok Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Bill Kelly Itzuli
[[Kategoria:Bill Kellyk Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Sandra Bullock
Julian McMahon
Nia Long
Kate Nelligan
Amber Valletta
Peter Stormare
Courtney Taylor Burness
Jude Ciccolella
Matt Moore
Shyann McClure
Phillip DeVona
Marc Macaulay
Jason Douglas
Mark Famiglietti






[[Kategoria:Courtney Taylor Burnessek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jude Ciccolellak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Matt Moorek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Shyann McClurek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Phillip DeVonak Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Jason Douglasek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mark Famigliettik Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Adam Shankman
Ashok Amritraj

Konpainia ekoizlea TriStar Pictures Itzuli
Metro-Goldwyn-Mayer
Offspring Entertainment Itzuli
Hyde Park Entertainment Itzuli
[[Kategoria:TriStar Picturesek Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Offspring Entertainmentek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Hyde Park Entertainmentek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Neil Travis Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Klaus Badelt
Fikzioa
Teknika literarioa nonlinear narrative Itzuli eta time loop Itzuli
Kanpo loturak
www.sonypictures.com/homevideo/premonition/

Premonition Estatu Batuetako filma da. Hego Euskal Herrian Premonition: 7 días izenaz aurkeztu zen apirilaren 27an, eta Ipar Euskal Herrian Prémonitions izenaz maiatzaren 12an. Mennan Yapok zuzendu zuen, eta Sandra Bullock izan zen aktore nagusia.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Linda Hansonek (Sandra Bullock) etxe eder bat dauka, maite duen senar bat eta bi alaba, zinez maitagarriak. Bere bizitza perfektua da, baina albiste ezin txarrago bat jasoko du: Jim senarra (Julian McMahon) auto-istripuan hil da. Emazte eta ama maitagarri horri gerta zekiokeen txarrena.

Baina, amets bat izan al da? Esnatzean, Lindak ikusiko du senarra bizirik dagoela. Lindak uste zuen amesgaizto huts bat izan zela...baina biharamunean gauza berbera gertatuko da. Batzuetan, Jim bere ondoan egoten da esnatzean, baina beste egun batzuetan, ordea, alargun geratu izanak dakarkion errealitateari aurre egin behar dio.

Inork ulertzen ez duen arrazoiren bat dela eta, astegunak desordenaturik daude. Lindaren aurreikuspen traumatikoak gertakizun arraro zenbait dakartzate, denbora eraldatzen dutenak. Hankaz gora dago bere mundua eta egoera surrealista horri esker konturatuko da bere bizitza ez zela berak uste bezain idilikoa. Familia salbatzeko saiakera etsian, denboraren eta patuaren aurka egiten du Lindak sutsuki, berak eta Jimek elkarrekin eraiki dutena babesteko asmoz.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikaren harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneteko Rotten Tomatoes orrialdearen arabera, aldeko % 8 iruzkin izan zituen, eta ondorio honetara iritsi zen: "flashback gehiegi dauka, sakonak baino ilunak, premonizioa kamuts samarra da eta argumentuaren biraketak beste film askotan erabili izan dira, esaterako, The Sixth Sense edo Memento" filmetan. Claudia Puigek USA Today-n honakoa idatzi zuen: "Premonition-ek jakin-mina pizten du, baina ez da fenomeno psikiko bat. (...) monotonoa eta absurdoa da aldi berean, eta berezko logikak eta erritmoak huts egiten dute (...)".

Bildutako diruaren datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako 2.831 zine-aretotan estreinatu zen, eta hirugarren hasi zen, 17,5 dolar bildu zituelarik, 6.202 dolar aretoko, Dead Silence-en aurretik eta Wild Hogs-en atzetik. Estatu Batuetan 47 milioi irabazi zituen. Nazioarteko bilketa kontuan hartuz 84 miloi lortu zituen. Aldez aurretik kalkulatutako aurrekontua 20 milioikoa zen.En la siguiente tabla se muestran los diez primeros países donde mayores cifras obtuvo:

Herrialdea Jasotako dirua (en USD)
 Ameriketako Estatu Batuak 47.852.604
 Erresuma Batua 8.115.366
 Espainia 5.052.136
 Mexiko 4.381.690
 Alemania 2.245.518
 Italia 1.674.285
 Australia 1.419.029
 Brasil 1.374.835
 Frantzia 1.210.391
 Turkia 1.064.031

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]