Probabilismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Probabilismoa (jatorrian, Latinez probare, testa egin, probatu) kasuistikan, ekintza bat moralaren ikuspegitik zilegi den ala ez jakiteko erabiltzen den hastapena da. Probabilismoak “iritzi egiantzekoena” proposatzen du ekintza bat onar daitekeen ala ez erabakitzeko. Iritzi egiantzekotzat hartzen da bai aldeko argumentu logikoak dituena, eta baita ere alor horretan ardura dutenek aldeko iritzia ematen dutenean. Bartolomé de Medina Salamancako domingotarrak finkatu zuen probabilismoa dotrina modura 1577an, eta jesuitak izan dira batez ere haren aldekoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]