Programazio didaktiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Programa, programazioa edo programazio didaktikoa irakaskuntzan ohikoa den dokumentu mota bat da. Irakasgai edo ikastaro batean irakatsi beharreko edukien zerrenda ordenatua, helburuen zerrenda, erabiliko den denboraren aurreikuspena, erabiliko den metodologiaren deskripzioa, erabiliko diren ebaluazio tresna eta irizpideen azalpenak eta irakas-plangintzako elementurik garrantzitsuenak batzen duen dokumentua.

Programazio didaktikoetan ohikoak diren osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programazio batean, ahal den neurrian, zehaztu beharko dira:

  • Helburu didaktikoak. Helburuak ikasleen gaitasun jakin batzuk garatzen aurrera egitea izango da. Helburuak garatu nahi diren gaitasun edo konpetentziei lotuta egongo dira.
  • Edukiak. Zehaztu beharko da, ahal den heinean, edukien sekuentzia. Nola egingo zaie aurre edukien ikaskuntzari. Aurreikusi beharko da ea edukiak unitate didaktikoetan banatuko beharko diren, ea edukiak proiektuka landuko diren, edukien nukleoak sortuko diren edo beste modu batean landuko diren edukiak.
  • Metodologia. Zehaztu beharko: nola egingo den edukien antolaketa, ze jarduera motak proposatuko diren, proiektuak, unitate didaktikoak, ze baliabide didaktiko erabiliko diren, nola taldekatuko dira ikasleak, nola egingo diren espazio fisikoen eta denboren antolaketa, zeintzuk izango diren irakasleen eta ikasleen eginkizuna... Zehaztu beharko da zelako ikuspegirekin egingo diren proposamen horiek, ikuspegi inklusibo batekin, esate baterako.
  • Denborak. Zaila da aurretik kalkulatzea zenbat denbora beharko den proposatutako ekintza didaktikoak behar bezala aurrera eramateko, baina aurreko esperientzietan oinarrituriko kalkulu bat egin behar da.
  • Ebaluazioa. Zehaztu beharko da zelako ebaluazio tresnak eta zelako ebaluazio irizpideak erabiliko diren.
  • Ebaluazio tresnak. Esan beharko da ea ahozko edota idatzizko probak, —azterketak—, egingo diren, ea galdetegiak erabiliko diren, ea banakako lanak edota taldeko lanak baloratuko diren, ea zelako behaketa-eskalak erabiliko diren, ea kontrol-zerrendak erabiliko diren, ea ikasgelako koadernoak, portfolioak, kontratu didaktikoak... erabiliko diren.
  • Ebaluazio irizpideak. Zehaztu beharko da ebaluazio tresna bakoitzaren pisua eta balioa.
  • Ebaluazioaren ondorioak. Ikasleen ikasketa prozesua indartzeko eta zabaltzeko neurriak, antolamendu kontuak, curriculum egokitzapenak, egokitzapen metodologikoak, egindako proben eta ariketen emaitzen analisia, plangintza didaktikoaren berrikuspena, ikasleen bigarren edo hirugarren aukeran helburuak lortzeko sistema...

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.