Unitate didaktiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntzan, unitate didaktikoa ikasgai edo eduki jakin eta zehatz baten inguruan (adibidez, meteorologia edo energia ez berriztagarriak) hezkuntza-ikasketa prozesua antolatzeko modu bat da, edukia ikaslearen mailara, eskura dauden baliabideetara eta lortu beharreko helburuetara egokitzen duena.

Unitate didaktikoa problema edo erronka baten inguruan ere eraiki daiteke, arazo-egoera batetik[1], adibidez, "egin dezagun letxugari ura kentzeko zentrifugagailu bat", edo "antola dezagun Xra bisita-bidaia", edo "idatz dezagun antzezlan bat", edo "egin dezagun arbola orrien erakusketa bat"...

Curriculumak barne hartzen dituen ezagutzak eta gaitasunak hainbat ikasgaitan bereizten dituzte unitate didaktikoek eta horrela, hezkuntzaren antolaketan denbora-planifikazioa eta beharrezko ebaluazioa bideratu.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unitate didaktiko bat diseinatzen arazo-egoera batetik abiatuz.

Unitate didaktikoan, zehaztu daitezke zeintzuk izango diren helburu nagusiak, zeintzuk izango diren landuko diren edukiak, eta gehien garatuko diren gaitasun edo konpetentziak... Zehaztu daiteke, gehiago edu gutxiago, ze metodo eta ze teknika erabiliko diren ikasleek konpetentzia horiek ahalik eta gehien garatzeko. Zehaztu daiteke non egingo diren egin beharrekoak eta denbora-plan bat. Azkenik, zehaztu daiteke nola ebaluatuko eta nola kalifikatuko den. Ze ebaluazio irizpide, ze ebaluazio adierazle, ze ebaluazio tresna, erabiliko diren, eta noiz, eta nola.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.