Prometeo kateatuta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prometeo kateatuta
Prometheus Bound Production Still - 2015 Staging.jpg
Jatorria
EgileaEskilo
Jatorrizko izenburuaΠρομηθεὺς Δεσμώτης
Ezaugarriak
Genero artistikoaTragedia greziarra
Hizkuntzaantzinako greziera
Deskribapena
Honen parte daPrometheia (en) Itzuli
Fikzioa
Argumentu nagusiapunishment of Prometheus (en) Itzuli

Prometeo kateatuta (Προμηθεὺς Δεσμώτης) Antzinako Greziaren tragedia da. Tradizionalki Eskilori egotzi zaio; XXI. mendean, ordea, espezialista batzuen ustez, autoretza zalantzan jarri da. Dena dela, tradizioa jarraituz, Eskiloren izenarekin argitaratzen da oraindik. Antzezlana Prometeoren mitoaz oinarritzen da. Greziako mitologian Prometeo jainkoei desafio egin zien Titan bat zen. Prometeok jainkoei sua lapurtu zien gizakiei emateko; ondorioz betirako zigortua bizi izan behar zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sua lapurtu ondoren gizonei entregatzeko, Prometeok, preso hartuta, zigor gogorra jasotzen du: Zeusek Kaukasoko harkaitz batera kateatzeko aginduko dio. Hala ere, Prometeok zigorrari aurre egiten dio eta askatuko lukeen profezia ezkutatzen du: Zeusekin bukatuko duen ezkontza kriminalaren iragarkia.

Sinbolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prometeoren ahotsa botere despotikoari aurre egiten dion ahotsa da, gizaki guztien ondasun amankomunaren alde egiten duen ahotsa, ezagutza maite duen ahotsa ororen gainetik.[1]

Personaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prometheia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu batzuen arabera, Prometeko kateatuta trilogia baten lehen atala izan zen; haren izenburua Prometheia (Προμήθεια) izango zen. Dirudienez baziren beste bi antzezlan (Prometeo askatua edo Προμηθεὺς Λυόμενος eta Prometeo suaren eramailea edo Προμηθεὺς Πυρφόρος) baina galdu ziren bakarrik zati batzuk geldituz. Dena dela, hipotesia da zeren eta ez baitago demostratuta, baina egia da, bestetik, Eskiloren trilogia bat ezagutzen dela, Orestiada (Ορέστεια), alegia, Orestesen kondairari buruzkoa. Trilogia horretan hiru tragedia daude: Agamemnon, Koeforak eta Eumenideak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]