Kratos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian Kratos (antzinako grezieraz Κράτος Krátos, latinez Cratus) indarra eta boterearen pertsonifikazio maskulinoa zen. Palas titanaren eta Estigiaren semea zen, eta Zeus jainkoaren segizioko partaidea zen bere anai-arreba Bia, Niké eta Zelorekin batera. Erromatar mitologian Potestas izena jasotzen du.

Jainkoek erraldoien aurka izan zuten gerran parte hartu zuen, eta Hefesto eta Bia Prometeo kateatzen eta itsutzen lagundu zituena izan zen, aipaturiko azken titan hau jainkoen sua gizakiei emateko lapurtzen harrapatua izan zenean.

Antzerkigileek abstrakzioaren inguruan ematen duten ideia irudikatzen du.