Edukira joan

Prosper Jolyot de Crébillon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prosper Jolyot de Crébillon

antzerkiko zentsuratzaile

1735 -
literaturako, historiako zentsuratzaile

1733 -
6. seat 13 of the Académie française (en) Itzuli

1731ko irailaren 1a - 1762ko ekainaren 17a
Jean-François Leriget de La Faye (en) Itzuli - Claude-Henri de Fusée de Voisenon (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDijon1674ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1762ko ekainaren 17a (88 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPontlevoy Abbey (en) Itzuli
Collège des Quatre-Nations (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) Itzuli

Prosper Jolyot de Crébillon (Dijon, 1674ko urtarrilaren 13a1762ko ekainaren 17a) frantziar idazlea izan zen.

Dijonen jaio zen, errege-notario baten semea. Jesulagunen eskola batean ikasi zuen eta gero Parisko Collège Mazarin-en. Parisen abokatu gisa lan egin zuen eta antzezlanak idazten hasi zen. XVIII. mendeko lehen hamarkadan arrakasta lortu zuen gortean antzeztutako tragediekin.

Emaztea eta aita hil ondoren, bi seme-alaba txikiren ardura hartu behar izan zuen. Dirurik gabe eta malenkoniak jota, gela batean giltzapetu zen zakur, katu eta txoriekin.

1726an agertokietara itzuli zen eta 1731n Frantses Akademiako kide izendatu zuten. 1835ean errege zentsuratzaile izendatu zuten. 1845ean, Madame de Pompadourrek 1.000 liberako pentsioa eta errege-liburutegiko kargu bat eman zizkion.

Askok Voltaire baino gehiago zela pentsatu zuten poeta tragiko gisa, eta biek ala biek lehia bizia izan zuten bere lanekin.

Claude semea ere idazlea izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Idoménée, tragedia, 1705eko abenduaren 29a
  • Atrée et Thyeste, tragedia, 1707ko martxoaren 14a
  • Électre, tragedia, 1708ko abenduaren 14a
  • Rhadamiste et Zénobie, tragedia, 1711ko urtarrilaren 11
  • Xerxès, tragedia, 1714ko otsailaren 7a
  • Sémiramis, tragedia, 1717ko apirilaren 10a
  • Pyrrhus, tragedia, 1726ko apirilaren 29a
  • Catilina, tragedia, 1748ko abenduaren 20a
  • Le Triumvirat, ou la Mort de Cicéron, tragedia, 1754ko abenduaren 23a