Prudentzio Abarrategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Prudentzio Abarrategi
Bizitza
Jaiotza Urduliz1873ko apirilaren 28a (146 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria
Izengoitia(k) Besamotza

Prudentzio Abarrategi (Urduliz, Bizkaia, 1873ko apirilaren 28a - ?,?) Bizkaiko hargina izan zen. Besamotza izenaz ere ezagutzen zen. Harrobi batean egiten zuen beharra. Baina, egun batez, desgaraian lehertu zen tiro batek bi eskuak kendu zizkion. Geroztik, bizimodua nolabait ere ateratzearren, bertso paper saltzeari ekin zion, herriz herri Euskal Herri osoan ibiliz. Gerraz geroztik hil zen. Bertsopaper saltzailerik ospetsuena izan zen. Lexo eta Uztapide bertsolariek aipatzen dute beren liburuetan.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale «Prudentzio Abarrategi "Besamotza" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-11.
  2. Zavala, Antonio (1968) Lexo Bertsolaria Auspoa 79-81. or. ISBN 9788471580405.
Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.