Psilocybe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psilocybe
Psilocybe semilanceata 6514.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae (en) Strophariaceae
Generoa Psilocybe
P.Kumm., 1871

Psilocybe edo sorgin[1] Strophariaceae familiako ziza genero bat da. Mundu osoan zehar aurki daitezke. Espezie gehienek, ia guztiek, psilozibina, psilozina eta beozistina konposatu psikodelikoak dituzte.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psilocybe hitza grezierazko ψιλός + κύβη hitzetatik dator[2], literalki "buru biluzia", zizaren burua erraz kentzen denari erreferentzia.

Espezie ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie asko dituen generoa da, baina batzuk oso ezagunak dira:

  • Psilocybe cubensis; gehien landatutako eta kontsumitutako Psilocybe espeziea, kultibatzen erraza delako eta fruituaren gorputza handia delako; tropikoetan eta subtropikoetan oso ohikoa da.
  • Psilocybe cyanescens; Ipar Amerikako Pazifikoan eta Europako mendebaldean aurkitzen den espeziea.
  • Psilocybe semilanceata; psilozibinadun zizarik ohikoena, klima epeletan bizi dena. Sorgin-zorrotz edo mongi ere deitua.
  • Psilocybe azurescens, AEBko Washington eta Oregonen hazten den espezie oso indartsua, baina askotan kultibatzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskalterm» Euskararen corpus terminologikoa.
  2. (Grezieraz) Schrevel, Cornelis. (1826). Schrevelius' Greek lexicon, tr. into Engl. with numerous corrections. . Noiz kontsultatua: 2020-08-27.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]