Psilozibina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psilozibina
Psilocybin Structural Formulae V.1.svg
Formula kimikoaC12H17N2O4P
SMILES kanonikoa2D eredua
InChl3D eredua
Osatutanitrogeno, karbono, oxigeno, hidrogeno eta fosforo
Motatryptamines (en) Itzuli eta enteogeno
Ezaugarriak
Irakite-puntua523,44 °C
Masa molekularra284,093 Da
Erabilera
Rolahaluzinogeno
Identifikatzaileak
InChlKeyQVDSEJDULKLHCG-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia520-52-5
ChemSpider10178
PubChem10624
Reaxys273158
Gmelin8614
ChEMBLCHEMBL194378
RTECS zenbakiaNM3150000
DSSTox zenbakiaNM3150000
EC zenbakia208-294-4
ECHA100.007.542
MeSHD011562
UNII2RV7212BP0
KEGGC07576

Psilozibina jatorri naturaleko profarmako psikodeliko bat da, 200 perretxiko espeziek baino gehiagok sortua[1]. Indartsuenak Psilocybe generoko kideak dira, P. azurescens, P. semilanceata eta P. cyanescens kasu, baina beste dozena bat generotako psilozibina ere isolatu da. Droga-prodroga bezala, gorputzak berehala bihurtzen du psilozibina, zenbait alderditan LSDaren, meskalinaren eta DMTren antzeko alterazio mentaleko efektuak dituena. Oro har, efektuek euforia, haluzinazio bisual eta mentalak, pertzepzioaren aldaketak, denboraren zentzu desitxuratua[2], pentsamolde eta ideologian aldaketak[3][4], eta esperientzia espiritualak barne hartzen dituzte[5], eta kontrako erreakzioak ere izan ditzakete, hala nola goragaleak eta izu-erasoak[6][7].

Historiaurreko horma-irudietan eta Espainiako[8] eta Aljeriako[9] labar-pinturetan aurkitutako irudiek iradokitzen dute onddo psilozibinoen giza erabilera erregistratutako historia baino lehenagokoa dela. Erdialdeko Amerikan, onddoak denbora luzez kontsumitu ziren zeremonia espiritual eta igarleetan, kronista espainiarrek euren erabilera XVI. mendean lehen aldiz dokumentatu baino lehen[10]. 1959an, Albert Hofmann kimikari suitzarrak Psilocybe mexicana onddoaren psilozibinaren printzipio aktiboa isolatu zuen[11][12]. Hofmannen enplegatzaileak, Sandozek, psilozibina purua merkaturatu eta saldu zien mundu osoko mediku eta klinikoei psikoterapia psikodelikoan erabiltzeko. 1960ko hamarkadaren amaieran drogei buruzko lege gero eta murriztaileagoek psilozibinaren eta beste haluzinogeno batzuen ondorioei buruzko ikerketa zientifikoak geldiarazi zituzten arren, enteogeno (espiritualtasunaren eragile) gisa zuen ospea hazi egin zen hurrengo hamarkadan, neurri handi batean, psilozibina-onddoak hazteko moduari buruzko informazio eskuragarriago egoteagatik.

Psilozibinaren efektuen intentsitatea eta iraupena aldakorrak dira, onddoen espeziearen edo hazkuntzaren, dosiaren, fisiologia indibidualaren eta ingurunearen arabera, 1960ko hamarkadaren hasieran Harvardeko Unibertsitatean Timothy Learyk zuzendutako esperimentuetan frogatu zen bezala[13][14]. Behin irentsitakoan, psilozibina azkar metabolizatzen da psilozinan, eta, orduan, garuneko serotonina-hartzaileen gainean eragiten du. Psilozibinaren alterazio mentalaren efektuek bi eta sei ordu bitartean irauten dute, nahiz eta psilozibinaren eraginpean dauden pertsonentzat efektuek askoz luzeagoak diruditen, drogak denboraren pertzepzioa desitxuratu baitezake. Psilozibinak toxikotasun txikia eta kalte ahalmen txikia ditu. Herrialde gehienetan debekatua izan da psilozibina duten onddoak edukitzea, eta drogei buruzko lege nazional askok katalogatutako droga gisa sailkatu dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Species Diversity of the Genus Psilocybe (Basidiomycotina, Agaricales, Strophariaceae) in the World Mycobiota, with Special Attention to Hallucinogenic Properties» International Journal of Medicinal Mushrooms 7 (1&2) 2005 doi:10.1615/IntJMedMushr.v7.i12.280. ISSN 1521-9437. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  2. 50 years of LSD : current status and perspectives of hallucinogens : a symposium of the Swiss Academy of Medical Sciences, Lugano-Agno (Switzerland), October 21 and 22, 1993. Parthenon Pub. Group 1994 ISBN 1-85070-569-0. PMC 30034178. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  3. (Ingelesez) Lyons, Taylor; Carhart-Harris, Robin L. (2018-07). «Increased nature relatedness and decreased authoritarian political views after psilocybin for treatment-resistant depression» Journal of Psychopharmacology 32 (7): 811–819. doi:10.1177/0269881117748902. ISSN 0269-8811. PMID 29338538. PMC PMC6047302. (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
  4. «Erabili al daiteke sendagai gisa ideologia alda dezakeen onddoa?» Zientzia Kaiera 2020-12-09 (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
  5. Psychedelic medicine : new evidence for hallucinogenic substances as treatments. Praeger Publishers 2007 ISBN 978-0-275-99023-7. PMC 85813998. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  6. (Ingelesez) Amsterdam, Jan van; Opperhuizen, Antoon; Brink, Wim van den. (2011-04-01). «Harm potential of magic mushroom use: A review» Regulatory Toxicology and Pharmacology 59 (3): 423–429. doi:10.1016/j.yrtph.2011.01.006. ISSN 0273-2300. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  7. (Ingelesez) Griffiths, Roland R.; Johnson, Matthew W.; Richards, William A.; Richards, Brian D.; McCann, Una; Jesse, Robert. (2011-12-01). «Psilocybin occasioned mystical-type experiences: immediate and persisting dose-related effects» Psychopharmacology 218 (4): 649–665. doi:10.1007/s00213-011-2358-5. ISSN 1432-2072. PMID 21674151. PMC PMC3308357. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  8. (Ingelesez) Akers, Brian P.; Ruiz, Juan Francisco; Piper, Alan; Ruck, Carl A. P.. (2011-06-01). «A Prehistoric Mural in Spain Depicting Neurotropic Psilocybe Mushrooms?1» Economic Botany 65 (2): 121–128. doi:10.1007/s12231-011-9152-5. ISSN 1874-9364. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  9. (Ingelesez) Artepreistorica.com | THE OLDEST REPRESENTATIONS OF HALLUCINOGENIC MUSHROOMS IN THE WORLD (SAHARA DESERT, 9000 – 7000 B.P.). (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  10. Stamets, Paul.. (1996). Psilocybin mushrooms of the world : an identification guide. Ten Speed Press ISBN 0-89815-839-7. PMC 34514700. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  11. (Alemanez) Hofmann, A.; Heim, R.; Brack, A.; Kobel, H.. (1958-03-01). «Psilocybin, ein psychotroper Wirkstoff aus dem mexikanischen RauschpilzPsilocybe mexicana Heim» Experientia 14 (3): 107–109. doi:10.1007/BF02159243. ISSN 1420-9071. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  12. (Ingelesez) Hofmann, A.; Heim, R.; Brack, A.; Kobel, H.; Frey, A.; Ott, H.; Petrzilka, Th; Troxler, F.. (1959). «Psilocybin und Psilocin, zwei psychotrope Wirkstoffe aus mexikanischen Rauschpilzen» Helvetica Chimica Acta 42 (5): 1557–1572. doi:10.1002/hlca.19590420518. ISSN 1522-2675. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  13. (Ingelesez) Leary, Timothy; Litwin, George H.; Metzner, Ralph. (1963-12). «REACTIONS TO PSILOCYBJN ADMINISTERED IN A SUPPORTIVE ENVIRONMENT» The Journal of Nervous and Mental Disease 137 (6): 561–573. doi:10.1097/00005053-196312000-00007. ISSN 0022-3018. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  14. (Ingelesez) Berge, Jos Ten. (1999). «Breakdown or Breakthrough? A History of European Research into Drugs and Creativity» The Journal of Creative Behavior 33 (4): 257–276. doi:10.1002/j.2162-6057.1999.tb01406.x. ISSN 2162-6057. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]