Ptah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ptah
Egiptoar mitologia eta Q117313246 Itzuli
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Sekhmet
Seme-alabakNefertum

Ptah "Magiaren Jauna" egiptoar mitologiako jainko sortzaile bat da. "Irakasle eraikitzailea", igeltserotzaren asmatzailea, arkitekto eta artisauen patroia. Botere sendagarria ere bazuela esaten zen.

  • Izen egiptoarra: Ptah Jainko greziarra: Hefesto. Jainko erromatarra: Vulkano

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkoak, krobitxetean bildutako gizon baten forma zuen, buruan kaskotxo bat zuela, menat lepokoa, Uas zetroa Djed pilarearekin eta Ankharekin. Oinarri baten gainean zegoen, Maaten ikurra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Inperioaren garaian, jainkorik boteretsuena zen, Menfisen botereari lotua, baina, denborarekin, nabarmentasuna galdu zuen Ra eta Amonen aurrean. Antzinako Egiptoko hiriak, Ptah munduaren sortazaile bezala (Menfis edo beste jainkoetatik sortutako jainko bezala (Tebas) bezala hartzeko borrokan zebiltzan.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menfiseko kosmogoniaren arabera, Ptahk gainontzeko jainkoak sortu zituen, euren sortzailearen atribuzio eta moduak direnak, nomoak ezarri zituen, hiriak eraiki zituen, jainko bakoitzari bere gurtza tokia eman zion, euren tenpluak eraiki zituen, eta jaso beharreko ofrendak adierazi zituen.

Bere emaztea Sekhmet zen, eta, bere seme-alabak, Perfum, Imhotep eta Patekoak

Sinkretismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko Nunarekin identifikatua izan zen. Garai berantiarretan, Osirisekin identifikatua izan zen, honela, Ptah-Sokar-Osiris hil jainkoa sortuz, momia itxuran irudikatua, Osiris bezala.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria Menfisen zuen. Oso gurtua izan zen, Menfisen ezezik, Deir el-Medina eta Serabit el-Jadim (Sinai)n, non, speos bat eraiki zitzaion. Karnaken Ptah jainkoari eskainitako tenplu bat dago, Amonen tenplu handiaren iparraldeko muturrean, Tutmosis III.ak eraikia eta Shabako eta beste errege ptolemaiko batzuk berriztatua. Nubian eta Abidosen ere eraiki zizkioten tenpluak.

Ptahren apaiz gorena, artisauen nagusi gorena zen eta "Maisu eraikitzaile" titulua zuen.

Epitetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Magiaren Jauna", "Iluntasunaren Jauna", "Egiaren Jauna", "Suge eta arrainen Jauna" eta "Aurpegi ederrekoa" tituluak izan zituen.

Izen teoforoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainko honengandik dator Egiptoren izena, Homerok erabilia ibaia zein herrialde osoa izendatzeko. Aigyptos hitz greziar hau, beste hizkuntza batzuetara pasa zena, Hat Ka Ptahtik dator "Ptahren izpirituaren etxea", Menfiseko tenplu baten izena, ondoren, Hiku-ptah hiriari izena eman ziona.

Bere izena, Merenptah eta Siptah izeneko XIX. dinastiako faraoiek hartu zuten, baita beste pertsonaia batzuk ere, Ptah-hotep, Ptah-Shepses, Kai-Ker-Ptah etab... bezala.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]