Ankh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Crux ansata, latinez gurutzea kirtenarekin. "Bizitzaren giltza" edo "gurutze egiptoarra" bezala ere ezaguna.

Ankh "bizitza" esan nahi duen hieroglifo egiptoarra da, kultura honetako ikonofgrafia erlijiosoan oso erabilia den ikur bat.

Kirtendun gurutzea (Crux ansata) ere deitu izan zaio, gaineko zatia obalo, lakio edo kirten forman duena.

Sinbologia egiptoarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Egipton, necher jainkoekin lotua zegoen, ankha zeramatela irudikatzen zirenak, bizitza eta heriotzari buruz zituzten eskumenak, euren immanentzia eta betiereko izaera adieraziz, gizakiekin lotua, hilezkortasunaren bilaketa esan nahi zuen. Arrazoi honegatik, bizitza edo heriotz ondorengo bizitza deskribatzeko erabilia, hilezkortasun bezala ulertua, hasieran faraoia bakarrik zela horren duin, eta, Inperio Berriaren ondoren, egiptoar guztiena, euren sinesmenak eboluzionatu ondoren, Hilen Liburuan deskribatzen den bezala. Ankha, berpizkunde ikur bezala, Isis jainkosa eta bere senar Osirisekin lotu zen, azken hau bere anaiak hil zuenean, Isisek magia bidez berpiztu baitzuen.

Beste hipotesi batek, "ankh"aren behealdeko "T"ak, estilizaturik, gizonen ugalketa aparatua irudikatzen duela aurresuposatzen du, kirtenak edo obaloak, emakumearen pubisa edo umetokia irudikatuko lukeen bitartean, kontrakoen adiskidetze bezala, ugalketa eta sexu elkarketa irudikatuko luke. Hathor bizi poza eta heriotzaren jainkosak, ikur honekin ematen zuen bizia. Arlo batzuetan, Inanna, Ishtar, Astarte, Afrodita eta Venus jainkosekin bat dator.

Hainbat faraoik sartu zuten hieroglifo hau euren izenean, Tutankamon edo Tutankhamon ospetsuak bezala, (Tut-ankh-amon) (Amonen bizi irudia).

Ikurraren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigiludun eraztunaren hieroglifoa

Ankh ikurraren jatorria ezagutzen ez den arren, hieroglifo idazkeraren eboluzioa ikusiz gero, litekeena da ankha eraztuna zigiluarekin zeinu hieroglifoarekin lotuta egotea. Antzinako Egipton, zigiluaren hieroglifoa, kartutxoen balizko aurrekaria, faraoien izena "babestu" eta markoztatzeko erabili zen, bere izenaren zeinuak zigiluaren barnean itxiz.

Taniten ikurra duen pisua

Ikurrarentzako beste jatorri posible bat, Tanitentzako neokananear berbera izango litzateke ia. Askotan, kartagotar jainkosa nagusiaren ikurra, ankharen oso antzekoa da. Taniten ikurraren jatorriaren kasuan, honek, itxuraz, eskematikoki, besoak gurutzean zabalduta dituen jantzitako jainkosa irudikatzen du, "T"aren gainean dagoen zirkulua, bere buruaren estilizazio bat delarik. Kasu horretan, Ankharen jatorria Taniten ikurraren antzekoa balitz, ankhak, bere jatorrian, Isis edo Hathor bezalako jainkosa handiren bat irudikatuko zukeen.

Anjaren forma eta erabileraren eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soingain koptoa kirtendun gurutzearekin

II. mendetik aurrera kristautasuna Nilo ibaiaren ibarrean zabaldu zenean, sinkretismoak gertatu ziren: horietako bat, kristau egiptoarrek (kopto)ek, anj ikurra, kristau gurutzearen aldaera bat bezala hartu izana da.

III. mendetik aurrera, Egiptotik abiatu ziren monjeen misioek, ziur aski, ikurra oso urrutiko tokietara hedatu zuten. Honela sortuko ziren gurutze irlandarra, alde batetik, eta gurutze armeniarra bestetik, biek ala biek, erdian zirkulu bat zutelarik.

Antzerako ikurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Femeninoaren, Venusen eta kobrearen ikurra

Antzerako ikur bat erabiltzen zen Venus jainkosa erromatarra irudikatzeko. Ikur hau, "Venusen ispilu" deitua, itxuraz, umetokiarekin lotuago dago

Oso antzerakoa den zeinu bat, baina lakioa betea duena, Perun aurkitu da, Motxika kulturak erabili zuena.

Astrologian, zeinu bera erabiltzen da Artizar planeta irudikatzeko, biologian emakumea irudikatzeko eta alkimian kobrearentzako.

Filmografia, literatura eta jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ankha, izaki hilezkor nagusienekin, banpiroekin lotu da, literaturan nahiz zinean (El ansia) edo The Black Cat pelikulan, animeetan (Yu Gi Oh) edo Vampiro: La Mascarada bezalako rol jokoetan. [["Fuga del Siglo 23" edo "La Fuga de Logan" (Logans Run) liburu eta pelikulan erabiltzen da (1976), santutegirako sarrera irudikatzen duena, toki bat, non pertsonak bizi daitezkeen zaldiko-maldikoan 30 urterekin hil beharrik gabe. Ultima izeneko joko sagan ere agertzen da Britanniaren zortzi bertuteen ikur gisa (izpiritualitatea), Avatarraren ikur izateaz gain, Gainera, Neil Gaimanen The Sandman komiki ospetsuan, anja, Sueñoren arreba den "Death"ek erabiltzen duen ikur bat da, heriotzaren pertsonifikazio femeninoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ankh