Puck (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Puck (satelitea)
Uranus moon Puck.png
Aurkikuntza
Aurkitzailea Stephen P. Synnott
Data 1985eko abenduaren 30ean
Ezaugarri orbitala
Zeren satelite Urano eta digital dark age
Eszentrikotasuna 0,0001
Orbita-periodoa 0,762 egun
Inklinazioa 0,319°
Ezaugarri fisikoak
Masa 2,9 ×1018
Grabitatea azalean 0,029 m/s2
Albedoa 0,07
Tenperatura ~89


Puck, edo Urano XV, Urano planetaren satelite naturaletariko bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uranoren sateliterik ilunenetariko bat da; haren albedoa 0,07 besterik ez da. Uranoren bost satelite nagusiak askoz distiratsuagoak dira. Badirudi Puck osatzen duen materia Uranoren eraztunena bezalakoa dela. Halaber, badirudi Voyager 2 zundak aurkitutako beste 9 sateliteen antzekoa dela. Pucken osagai nagusia karbonoa da, antza denez.

Voyager 2 zundak aurkitutako Uranoren 10 sateliteetan handiena da. 160 km-ko diametroa du, eta haren orbita Portia eta Miranda sateliteen artean dago.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko abenduaren 30ean aurkitu zuten, Voyager 2 zundak egindako argazkiak aztertzean.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, S/1985 U 1 izendapen sistematikoa eman zitzaion, behin-behinean. Geroago, Puck behin betiko izena eman zitzaion. Satelitearen izena mitologia zeltako izen bereko iratxo baten izenean du jatorria; William Shakespeareren Udako gau baten ametsa obran agertzen den pertsonaia baten izena da, eta, batez ere, horregatik da ezaguna.


Uranoren sateliteak
Miranda · Ariel · Umbriel · Titania · Oberon
Cordelia · Ophelia · Bianca · Cressida · Desdemona · Juliet · Portia · Rosalind · Cupid · Belinda · Perdita · Puck · Mab · Francisco · Caliban · Stephano · Trinculo · Sycorax · Margaret · Prospero · Setebos · Ferdinand
Urano
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Puck (satelitea) Aldatu lotura Wikidatan