Puertollanoko heroiak
Puertollanoko heroiak 1966-67 denboraldian Real Sociedad futbol taldea lehen mailara igo zuen futbolari taldeari deitzen zaio, bigarren mailan bost urtez igaro ostean.[1]
Puertollanoko Heroiak izena Ligako azken partida, Puertollano, Ciudad Real probintzian, jokatu zen lekutik dator, Realak Calvo Sotelo CF.ari aurre egin ondoren . Andoni Elizondok entrenatutako donostiarrek 2-0 aurkako markagailuari buelta ematea lortu zuten partida berdintzeko eta Espainiako futbol kategoria gorenera igotzeko behar zuten puntua ziurtatzeko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1961-62 denboraldian Real Sociedad kategoriaz jaitsi ondoren, talde gipuzkoarrak bost urte eman zituen Bigarren Mailan. Jaitsiera horren ondorioz bazkideen % 40 inguruk erakundea uztea eragin zuen, zuzendaritza batzordeak dimisioa emateaz gain. Antxon Vega de Seoane, Donostiako alkate ohia, taldearen lema hartzera ausartu zen bakarra izan zen. Hala ere, ez zuen igoera lehenengo denboraldian lortu, eta hainbat entrenatzailek talde txuri-urdineko zuzendaritza hartu zuten.
Azkenean, 1966-67 denboraldian Andoni Elizondo aukeratu zuten. Hasiera kaxkar baten ondorioz, Reala taula-erditik zebilen, baina elkarren segidako hamalau garaipeneko bolada bati esker lehen posturaino iritsi zen. Liga amaitzeko partida bat baino geratzen ez zenean, euskal taldeari puntu bakarra falta zitzaion lehen mailako talde bihurtzeko.
Partida
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1967ko apirilaren 23an[2], Realak Puertollano taldeko Calvo Sotelo CF- ren aurka jokatu behar zuen. Calvo Sotelok jada ez zuen ezer jokoan liga horretan. Berdinketa nahikoa zenez bisitarien interesetarako, bazirudien partida aspergarria izango zela, baina gauzak okertu egin ziren Gipuzkoako taldearentzat, 40. minutuan Argachak bertakoentzat lehen gola sartu zuenean. Emaitza horrekin atsedenaldira iritsi ziren.
Elizondok entrenatutako taldea arerioak baino askoz hobeto jokatzen zuen arren, 50. minutuan Argachak berriro ere Calvo Sotelorentzat markatu zuen: 2-0 zela eta donostiarrak helburutik are urrunago. Baina hondoratu beharrean, Realak berdindu egin zuen partida Boronaten golari esker (58. minutua), eta Arambarri hasiberriari esker (81. minutua). Azkenean, 2-2 amaitu zen partida, eta Realak bost urte geroago kategoria gorenera itzultzea lortu zuen.
Ordutik, futbolari talde hori Puertollanoko Heroiak izenarekin ezagutzen da .
Jokalariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Puertollanoko partida jokatu zuten jokalariez gain, denboraldi hartan Realeko plantillako jokalariei ere heroi izena eman zitzaien; hala, Puertollanoren heroi deritzaie guztiei.[3] Calvo Soteloren aurka honako talde titular hau aritu zen:
- Jesús María Zubiarraín
- Pello Iguaran
- José María Martínez Muguerza
- Francisco Gorriti
- José Luis Lema
- Juan Ignacio Lasa
- Dionisio Urreisti
- José Antonio Arzac
- José Miguel Arregui
- Jesus Mari Arambarri
- Marco Antonio Boronat
Lehenengo mailara igotzen lagundu zuten talde horretako beste jokalari batzuk hauek izan ziren:
- Agustín Aranzabal
- José Antonio Baqué
- Juan Cacho
- José Antonio Corcuera
- Raimundo Díaz
- Javier Eceiza
- Jose Luis Baiztegi
- Rafa Mendiluce
- Jon Sagasta
- Inaxio Urreizti
- Iñaki Usandizaga
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ realsociedad.com. (2012ko apirilaren 24a). 45 años del ascenso de Puertollano. (Noiz kontsultatua: 2014-08-10).
- ↑ Peña realista el Sur. Los héroes de Puertollano se reunirán mañana. (Noiz kontsultatua: 2014-08-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) realsociedad.com. (2012ko apirilaren 27a). Los héroes de Puertollano celebran mañana sábado su tradicional almuerzo anual. (Noiz kontsultatua: 2014-08-10).