Jose Agustin Aranzabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Agustin Aranzabal
Gaztelu.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgustín Aranzabal Askasibar
JaiotzaBergara1946ko abuztuaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBergara2020ko abenduaren 30a (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad B1965 / 1966275
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad1966 / 198125728
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala1969 / 197120
Flag of Spain.svg Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa1970 / 197010
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Jose Agustin Aranzabal Askasibar "Gaztelu" (Bergara, Gipuzkoa, 1946ko abuztuaren 23a - Bergara, 2020ko abenduaren 30a) gipuzkoar futbolaria izan zen. 308 bider jokatu zuen Real Sociedaden 14 denboraldiz, 1966tik 1981era, eta 32 gol sartu zituen guztira (ligan 257 partida eta 28 gol). Erdialdean jokatzen zuen, eta azken denboraldietan taldeko kapitaina izan zen. Halaber, Espainiako selekzioarekin birritan aritu zen.

Jokalari moduan erretiroa hartu eta gero, burdindegi bat zabaldu zuen haren herrian. Agustin Aranzabal jokalariaren aita zen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 urteko adinarekin debuta egin zuen, Bigarren Mailan. Hurrengo urtean, Errealak lortu zuen Lehen Mailarako igoera historikoa, Puertollanon (Ciudad Real). Garai hartan, Alberto Ormaetxea, Marco Antonio Boronat, Patxi Gorriti, Jose Antonio Arzak eta Jesus María Aranbarriren taldekidea izan zen, besteak beste.

1976an, Athleticen aurka jokatutako derbi gogoangarrian, Atotxako futbol zelaian, Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar kapitainek atera zuten ikurriña, politikoki oihartzun handia izan zuen keinu sinbolikoa. Partida hartan (5-0), Gaztelu golegilea izan zen, eta horren atarian ere protagonista izan zen. Izan ere, Jose Luis Orbegozo presidenteak Brillantezko Intsignia eman zion, taldean 10 urte egitearren.

1980-81ean liga txapelduna izan zen Errealarekin, taldeko lehenengo liga izan zena historian. Arkonada, Zamora, Satrustegi, Kortabarria, Gorriz eta Idigoras, beste batzuen artean, talde horretan egon ziren, berarekin batera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]