Puntu urdin margul bat
Itxura
| Puntu urdin margul bat | |
|---|---|
Irudiaren eskuinaldean dagoen lerro marroiaren barnean, Lurra txuri-urdin tankerako argi-puntu nimino baten moduan ikusgai dago. Argazkia 1990an Voyager 1 espazio-zundak Lurretik 6000 milioi kilometroko distantziatik atera zuen. | |
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Voyager 1 |
| Sorrera-urtea | 1990 |
| Argitaratze-data | 1990 |
| Izenburua | Pale Blue Dot |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | space photography (en) |
| Egile-eskubideak | jabari publiko |
| Deskribapena | |
| Honen parte da | Family Portrait (en) |
Puntu urdin margul bat (ingelesez Pale Blue Dot) 1990eko otsailaren 14an Voyager 1 espazio-zundak 6.000 milioi kilometroko distantziatik ateratako Lurraren argazki bat da. Espazioaren neurrigabetasunean eta eguzkiaren izpienpean Lurra puntu nimino baten antzera (0,12 pixel) irudikatzen da. Behin bere misioa amaitu eta eguzki-sistema uztear zegoela, Carl Sagan zientzialariaren eskaerari jarraiki kamera biratu eta Lurrari argazkia atera zion. Ondoren, Saganek argazkilan honen izenburuan oinarriturik bere Puntu urdin margul bat: Gizakiaren Etorkizunaren ikuspegia Espazioan liburuari izena ipini zion.
2001an Space.com webguneak historia guztiko 10 zientzia-argazki onenetakoen artean aukeratu zuen.