Purkinjeren zuntzak
Itxura
| Purkinjeren zuntzak | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Honen parte | Hisen bala |
| Identifikadoreak | |
| Latinez | rr. subendocardiales |
| MeSH | A07.541.409.683 |
| TA | A12.1.06.008 |
| FMA | 9492 |
| Terminologia anatomikoa | |
Purkinjeren zuntzak[1] gihar kardiakoaren zati dira eta pareta bentrikularretan kokatzen dira, endokardioaren azpitik. Zuntz horiek muskulu-zelula miokardial espezializatuak dira, bihotzeko bentrikuluen uzkurdura koordinatua eragiten duen bultzada elektrikoa bideratzen dutenak.
Jan Evangelista Purkyně anatomista txekiarrak aurkitu zituen 1839an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |