Pussy Riot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pussy Riot
Pussy Riot by Igor Mukhin.jpg
Datuak
Jatorria Mosku
Musika mota punk, Performance arte, Riot grrrl Itzuli, hardcore punk eta Oi!
Urteak 2011
Nadezhda Tolokonnikova Itzuli
Maria Alyokhina
Yekaterina Samutsevich Itzuli
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
MusicBrainz 631e3bc5-428a-432b-87f7-5d357a007fc0
Last.fm Pussy+Riot
Twitter @pussyrrriot
pussy-riot.livejournal.com

Pussy Riot emakumez osatutako punk-rock talde feminista errusiarra da.

Pussy Rioteko bost kidek 2012ko otsailaren 21ean kantatu zuten Moskuko katedral ortodoxoan, Errusiako presidentetzarako hauteskundeak baino bi aste lehenago. Aldarera igo, eta Ama Birjinari Putin boteretik bidaltzeko eskatu zioten. Taldearen saioak minutu bat baino gutxiago iraun zuen, zaindariek elizatik kanporatu baitzituzten. Bost abeslarietako hiru —Marija Alekhina, Nadezhda Tolokonnikova eta Jekaterina Samutsevitx— martxoaren hasieran atxilotu zituzten, eta espetxeratu zuten. Beste biak zein ziren jakiterik ez zuen lortu Poliziak.[1] Bost hilabetez behin-behineko espetxean eduki ondoren, 2012ko abuztuaren 17an bi urteko espetxe zigorra jasan zuten. 21 hilabetez espetxean izan eta gero, Tolokonnikova eta Alekhina 2013ko abenduaren 13an espetxetik atera ziren Estatu-Dumaren amnistiari esker.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pussy Riot Aldatu lotura Wikidatan