Edukira joan

Pátzcuaroko aintzira

Koordenatuak: 19°36′54″N 101°39′00″W / 19.615°N 101.65°W / 19.615; -101.65
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pátzcuaroko aintzira
Datu orokorrak
Garaiera2.035 m
Motaaintzira
Luzera55 km
Zabalera9,8 km
Azalera260 km²
Sakonera12,5 m
Bolumena580.000.000 m³
Geografia
Map
Koordenatuak19°36′54″N 101°39′00″W / 19.615°N 101.65°W / 19.615; -101.65
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Michoacán
Municipality of MexicoQuiroga (udalerria)
Mexikoko herriaQuiroga (udalerria)
Hidrografia
Arroaren azalera929 km²

Pátzcuaroko aintzira Mexikoko Michoacán estatuko Pátzcuaro udalerrian dagoen aintzira bat da, Morelia hiritik 62 kilometro mendebaldera.

Michoacán estatuaren barnean, turismogune erakargarrienetako bat da. Aintziraren perimetroa 55 kilometro luze da, eta bost uharte ditu: Janitzio, La Pacanda, Yunuen, Tecuen, La Tecuenita izeneko uhartetxo bat, eta Jaracuaro, errepidez iristeko bidea duena.

Duela zenbait hamarkadetatik, aintzirak, enzolbatze, kutsadura eta eutrofizazio prozesu bat jasaten ari da, inguruko herrien hazkuntza, baso soiltze eta lurren higaduraren ondorioz. Gobernuaren zenbait ikerketa eta egitasmo, arazoa konpontzen saiatu dira.

Oraindik badago pinu eta artezko basorik, non, mofetak, zarigueiak (opposum), azkonarrak, urtxintxak, untxiak eta azeri grisak bizi diren. Aintzirak, uretako landaredi barietate handi bat eta bost arrain espezie ditu: arrain zuri ospetsua (iraungitze arriskuan dagoena), amuarraina, akumara, tiruh eta cheguak.

Aktibitate turistikorik garrantzitsuenak, txalupan egiten diren ibilbideak dira, uharteak bisitatzeaz gain, bereziki Janitzio.

Hilen Egunaren ospakizun ospetsua Pátzcuaroko aintziran ere egiten da. Eskualdeko biztanleak, kandelen bidez argiztaturiko kanoetan, Janitzio uharteko panteoira joaten dira, maite dituztenen hilobietan lore eta jaki eskaintzak uztera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]