QGIS
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
QGIS kode irekiko ordenagailu software libre bat da. Geoespazial datuen bistaratzea, edizioa, inprimatzea eta analisia egin dezaken geografia-informazioko sistema (GIS) bat da. [1]
Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]QGIS geografia-informazioko sistema (GIS) programak erabiltzaileari aukera ematen dio informazio espaziala aztertu eta editatzeko, baita ere mapa grafikoak osatu eta esportatzeko.[2] QGISek raster, bektore eta beste datu motak onartzen ditu. Bektorial datuak puntu, lerro edo poligono gisa gordetzen dira. Raster irudi-formatu asko onartzen dira, eta softwareak irudiak geoerreferentziatu ditzake ere.
QGISen funtzioak nabarmenki zabal ditzake erabiltzaileak pluginak erabiliz. Biltego ofizialak 1957 pluginak eskaintzen ditu[3]. Hauek, edozein erabiltzaile Python hizkuntzan programatutako software txiki bat da, QGISen oinarritzen dena eta honi gaitasun bereziak ematen diona eremu berezi batean[4].
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023 urtean, QGIS sistema eragile nagusientzat eskuragarri dago. Hauek dira: Mac OS X, Linux, Unix, eta Microsoft Windows.[5]
QGISen mugikor bertsioa, QField, Android et iOSentzat eskuragarri dago.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bd/QGIS-Android_screenshot.png/220px-QGIS-Android_screenshot.png)
QGIS borondatezko garatzaileek mantentzen dute, eta erregularki eguneratzeak eta akatsen zuzenketak askatzen dituzte. Hilabetero akats zuzenketa (bug fix) bertsio bat eta lau hilabetez behin, bertsio berri bat argitatatzen dute[6].
Erabiltzaile batzuetarako maiztasun hau haudiegi izan dezakenez, QGIS komunitateak LTRa (ingelesez: "Long-Term Release", euskaraz: epe-luzeko bertsioa) proposatzen du. Programa honen garapenean bi "adar" paralelo daude, adar arrunta (garapen bizkorra, azken funtionamendu berritasunak) eta epe-luzeko adarra (ez ditu punta-puntako funtzioak, baina oso egonkorra da).
Hiru akats zuzenketa izan dituenean, bertsio bat adar arruntatik epe-luzeko adarrera mugituko da. Adar arruntak erritmo bera segituko du (lau hilabetez behin, bertsio berri bat) eta epe-luzeko adarrak LTR bertsioa urtez gordeko du. Bertsio bat LTR bihurtzen denean, ezin du funtzio berriak eskuratu. Bere honetan geldituko da eta hilabetero bakarrik akats zuzenketa eguneraketak egingo dira.[7]
LTR bertsioa aldatzen da urtero (Otsailaren inguru). Momentu hartan, QGISen azken bertsioa LTR bihurtuko da eta zikloa berrabiarazten da.
Beraz, adar arruntaren bertsio guztiak ez dira LTR bihurtzen; bakarrik hirutatik bat.
Lizentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GNU GPLv2 lizentzia duenez gero, QGIS libreki alda daiteke zeregin desberdinak edo espezializatuagoak egiteko.
Adopzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakunde publiko eta pribatu askok eribiltzen dute QGIS, besteak beste:
- Estatu Batuetako Segurtasun Agentzia Nazionala[8]
- Geoespazial Informazio Agentzia Nazionala
- Austriako Vorarlberg estatua
- The Economist[9]
- Glarus eta Solothurn[10] kantoi suitzarrak
- Zeelanda Berriko Lurralde Informazio Saila[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) QGIS webgune ofiziala
- ↑ QGIS Official Website. QGIS."QGIS Official Website".
- ↑ «— QGIS Python Plugins Repository» plugins.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ «QGIS Plugins» plugins.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ «Download QGIS» QGIS.org.
- ↑ «Road Map» www.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ «Road Map» www.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- ↑ QGIS related repositories on GitHub - NSA. GitHub.
- ↑ «The Economist» view.e.economist.com.
- ↑ QuantumGIS (QGIS) – freie GIS-Software. Land Vorarlberg.
- ↑ QGIS related repositories on GitHub - LINZ. GitHub.