Kode irekiko software

Wikipedia, Entziklopedia askea
Open Source Initiative-ren logoa.

Kode irekiko softwarea (ingelesez open source software edo OSS) iturburu-kodea eta beste eskubide batzuk kode irekiko lizentziapean, edo jabari publikoan, eskaintzen dituen softwarea da. Kode irekiko definizioarekin bateragarriak diren lizentzietan, egile-eskubideen jabeak aukera ematen die erabiltzaileei softwarea edozein helburutarako erabiltzeko, aldatzeko eta birbanatzeko, bertsio aldatua zein jatorrizkoa.

Sarritan, kode irekiko softwarea elkarlanean garatzen da, eta emaitzak Interneten argitaratzen dira.[1] Softwarea da kode irekiaren garapenaren adibiderik onena, eta "erabiltzaileek sortutako edukiarekin" alderatzen da.[2] Kode irekiko softwarea adierazpena software librerako marketin-kanpaina batetik sortu zen.[3]

Standish Group-en txosten baten arabera, kode irekiko software-ereduak hedapenak ekarri du kontsumitzaileei urtean 60 mila milioi dolar inguru aurreztea.[4][5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Software librearen mugimendua 1983an sortu zen. 1998an, pertsona-talde batek proposatu zuen free software espresioa aldatzea eta bere ordez open source software (kode irekiko softwarea) erabiltzea, lehenengoaren anbiguotasunagatik (ingelesez, free hitzak bai doan bai libre esan nahi baitu) eta bigarrenak enpresentzat zuen duen erakargarritasunagatik.

Software-garatzaileek beren lana kode irekiko lizentzia baten bidez argitaratzeko aukera dute, edonork erabil dezan. Oro har, software horrek hainbat aukera ematen die eskuratzen dutenei: softwarea aldatzeko, beste sistema eragile edo hardware-arkitektura batzuetara egokitzeko, beste pertsona batzuekin partekatzeko edo merkaturatzeko.

Open Source Definition delakoak filosofia berri bat eskaintzen du kode irekiari dagokionez, eta, gainera, erabilera-baldintzak definitzen ditu erabilerari, aldaketari eta birbanaketari dagokienez. Beste software-lizentzia motek egile-eskubideen jabeei erreserbatutako eskubideak ematen zaizkie erabiltzaileei kode irekiko lizentzia hauetan. Kode irekiko hainbat software-lizentzia daude, Open Source Definition-ekin bateragarriak. GNU Lizentzia Publiko Orokorra (GPL) da horien ezagunena eta nabarmenena. [6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Levine, Sheen S.; Prietula, Michael J.. (30 de diciembre de 2013). «Open Collaboration for Innovation: Principles and Performance» Organization Science 25 (5): 1414–1433. doi:10.1287/orsc.2013.0872. ISSN 1047-7039..
  2. William T. Verts. (13 de enero de 2008). «Open source software» World Book Online Reference Center.
  3. Frequently Asked Questions. Open Source Initiative.
  4. Richard Rothwell. (5 de agosto de 2008). «Creating wealth with free software» Free Software Magazine.
  5. Standish Newsroom - Open Source. 16 de abril de 2008.
  6. «Movimiento del software libre - Proyecto GNU - Free Software Foundation» www.gnu.org.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]