Berga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Berga
 Katalunia
Berga des de Queralt.jpg
Bergako bandera

Bergako armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Katalunia
Probintzia Flag of Barcelona province(official).svg Bartzelona
Eskualdea Berguedà
Izen ofiziala Berga
Alkatea Montserrat Venturós Villalba (CUP-PA)
INE kodea 08022
Kokapena
Koordenatuak 42° 06′ 00″ N, 1° 50′ 44″ E / 42.1°N,1.8455555555556°E / 42.1; 1.8455555555556Koordenatuak: 42° 06′ 00″ N, 1° 50′ 44″ E / 42.1°N,1.8455555555556°E / 42.1; 1.8455555555556
Berga hemen kokatua: Espainia
Berga
Berga
Berga (Espainia)
Berga hemen kokatua: Katalunia
Berga
Berga
Berga (Katalunia)
Demografia
Biztanleria 16.238 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -218
% 48,97 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,03
Eremua 22,5 km2
Dentsitatea 356,53 bizt/km²
Garaiera 704 m
Datu gehigarriak
http://www.ajberga.cat/

Berga Kataluniako iparraldean dagoen udalerria da, Berguedà eskualdeko hiriburua dena eta Bartzelonako probintzian ere kokatuta dagoena.

2007an 16.596 biztanle zituen. 22,56 km²-ko azalera du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean eta ipar-ekialdean Cercs, hego-ekialdean Olvan, hegoaldean Avià, hego-mendebaldean Capolat eta ipar-mendebaldean Castellar del Riu udalerriak ditu mugakide.

Natura-ingurunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurre Pirinioan kokatuta, Pedraforca mendia udalerritik ez dago urruti kokatuta. Queralteko mendilerroa ondoan dauka, bertan santutegia dagoelarik.

Bestela, Llobregat ibaia gertutik igarotzen da, iparraldetik etorrita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren jatorria "Vergneum" da, 'bargusii' jende iberoaren hiriburua zena, geroago 'Castrum Bergium' izango zena Erromako garaian.

X. mendean, Cerdanyako kondeek Bergako konderri izenekoa sortu zuten, euren menpe zegoena. 1393an bestela Aragoiko eta Armagnaceko Juanak bereganatu zuen, eta 1468an Ferran printzeak hartu zuen.

Segadors-en Gerran, armada frantziarrak hiria 1655ean okupatu zuen, geroago monarkia espainiarrak berreskuratua. Hamarkada batzuk geroago, Espainiako Ondorengotza Gerran beste hiri batzuekin batera (Fraga eta Cervera kasu) borboien alde egin zuen.


Napoleonen aurkako gerran, Kataluniako Goiko Batzarraren egoitza izan zen 1811an, eta 1837an gobernu karlistarena, Katalunia osokoa. Hiru karlistaldiek hiria jo zuten hori dela-eta. 1877an hiri izendatu zuten hain zuzen ere, eta XIV. mendean harresia botatzeari ekin zioten XIX. mende horretan.

XX. mendeko hasieran industriaren garapenak (ehungintzarena besteak beste) immigrazio mugimenduak ekarri zituen, modu nabarmenean populazioa igoaraziz.

Herri eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berga (Herriburua)
  • La Colònia Cal Rosal (ehungintzarekin lotutako kolonia zaharra).
  • Sant Bartomeu de la Valldan

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Patum[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Patum de Berga»
Salt de Plens, La Patum jaiaren amaiera dena.

'La Patum' izeneko festa ospatzen dute urtero hirian Corpus Christi dela-eta, maiatz-ekainean. 1983an Generalitatek izendatu zuen festa tradizional eta nazioko interesduntzat, eta 2005ean bestela UNESCOk "Ahozko eta materiarik gabeko gizateriaren ondare"-tzat.

XV. mendekoak dira idatzitako aipamen zaharrenak.

Arkitektura-ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sant Quirze de Pedret. IX. mendeko eliza aurre erromanikoa, berriztatua. Hormako margoak ditu. Cercs udalerrian egon arren, Berga hiriari eman zioten.
  • Mare de Déu de Queralt-eko santutegia. XVIII. mendekoa, Andra Mariren irudia XIV. mendekoa delarik.
  • Sant Pere enparantza. Erdi Aroko jatorrikoa, bertan zegoen izen bereko eliza erromanikoa, XVIII. mendean botatakoa. Hemen ospatzen dute 'La Patum' festa ezaguna.
  • Sant Ferran gaztelua.

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berga Aldatu lotura Wikidatan