Quousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zizeron Senatuan. Katilinaren kontrako diskurtsoa. Egilea: Caesare Maccari (1840-1919). Irudia 1889. urtekoa.

Quousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra? Zizeronek esandako latinezko esaldia da, famatua Lehenengo Katilinariaren lehen esaldia delako. Honela euskara daiteke: «noiz arte abusatuko duzu, Katilina, gure pazientziaz?».

Hitz horiek Erromako Senatuan esan ziren K.a. 63. urteko azaroaren 8an. Hortxe Zizeronek Katilinak botere absolutua eskuratzeko prest zuen bidea salatu zuen. Honela konspirazioa garaiz aurkitu zen eta konspiratzaile guztiek Erroma utzi behar izan zuten, eta hurrengo urtean Pistoriako gudua galdu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]