R'lyeh

Wikipedia, Entziklopedia askea
R'lyeh-ren kokapen posiblearen mapa, Lovecraft-en arabera eta Derleth-en arabera

R'lyeh (Ru-li-eh edo Rill-ieh ahoskatua) fikziozko hiria da, H. P. Lovecraftek sortua. The Call of Cthulhu kontakizunean agertu zen lehen aldiz, 1928an[1]. Geometria ez euklidiarrean oinarritutako arkitektura du, eta Ozeano Barean hondoratuta dago. Bertan dago, preso, Cthulhu jainkoa.

Lovecraftek 47° 9’ S latitudean eta 126° 43’ W longitudean ezarri zuen uhartea, Nemo puntutik gertu. August Derlethek, Cthulhuren mitoak Lovecraftekin batera sortu zituen editoreak, 49° 51’ S, 128° 34’ W longitudea eman zuen. Koordenatu horien arabera, hiria Pohnpeitik (Ponape) 9.500 km-ra dago, 10 eguneko nabigazioa itsasontzi azkar batean. Benetan existitzen den uharte honek paper garrantzitsua du mitoen garapenean.

Cthulhuren mitoak izenaz ezagutzen diren kontakizun fantastikoen multzoan, batez ere 1920tik 1940ra bitarteko Estatu Batuetako pulp literaturan garatuak Cthulhuren jarraitzaileek gehien erabiltzen zuten liturgia-esaldia «Ph'nglui mglw'nafh Cthulhu R'lyeh wgah'nagl fhtagn» zen, hau da, «Bere R'lyehko egoitzan, hildako Cthulhuk ametsetan itxoiten du»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Weird Tales v11n02 [1928-02. ] 1928-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bloop, NOAAk jasotako soinu bitxia inguru horretan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]