Pohnpei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pohnpei
Pohnpei International Airport.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaDolohmwar (en) Itzuli
Azalera372 km²
Geografia
Koordenatuak6°51′00″N 158°13′00″E / 6.85°N 158.21666666667°E / 6.85; 158.216666666676°51′00″N 158°13′00″E / 6.85°N 158.21666666667°E / 6.85; 158.21666666667
Honen parte daSenyavin Islands (en) Itzuli
Estatu burujabe Mikronesia
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaKarolinak

Pohnpei (1990era bitartean, Ponape) Ozeano Bareko mendebaldeko uhartea da, Ekialdeko Karolina uharteetan dagoena, Mikronesiako Estatu Federatuen administraziopean.

Itsaspeko sumendiek eratutako uhartea da, eta uhartetxo ugarik inguratzen dute. 334 km2 ditu, eta 34.000 biztanle inguru (2010). Hiriburua Kolonia du. Hiri nagusiak: Metalanim eta Ronkiti.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

'Mikronesiako lorategia' izenaz ere ezagutzen da, oparoa baita bertako landaredia. Totolom mendia da uharteko gailur garaiena (791 m).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopra eta kakaoa esportatzen dira, eta garrantzi handia du turismoak. Nazioarteko aireportua du.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentu ugari daude uhartearen ekialdean, bertan zabaltzen den aintziraren inguruan, batez ere. Aipagarriak dira, besteak beste, historiaurreko 92 eraikin, ubideek lotzen dituztenak, eta K. a. 2000. urteko herri eta otoitz-leku baten hondakinak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]