Rae Sremmurd

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rae Sremmurd
Rae Sremmurd.jpg
Rae Sremmurd; Slim Jimmy eta Swae Lee 2015. urtean. Brown anaiak.
Datuak
Ezizenak Pocket Busters, Swae Lee
Jatorria Atlanta, Georgia Georgia (AEB)
Musika mota Hip hop
Instrumentuak ahotsak
Urteak 2015 -
Produkzioa
Taldekideak
Aaquil Ibinshaman Brown (Slim Jxmmi), (1991) eta Khalif Malikibnsham Brown (Swae Lee), (1993)
Informazio gehigarria
MusicBrainz c78c3026-426b-4580-ab23-08490bb8b515
Twitter @RaeSremmurd
www.raesremmurd.com

Rae Sremmurd (Atlanta, Georgia) Amerikako Estatu Batuetako hip hop bikote bat da, eta Brown anaiek osatzen dute: Aaquil Ibinshaman Brown (Slim Jxmmi) (1991ko abenduaren 29a) eta Khalif Malikibnsham Brown (Swae Lee) (1993ko ekainaren 7a).

«Rae Sremmurd» izena haiek asmatu zuten, eta ‘EarDrummers’, etxean haien artean erabiltzen zuten izenetik dator. Hitz bakoitzeko letrak atzekoz aurrera irakurrita, SremmLife deituriko bere lehen diskoa agertzen da, 2015eko urtarrilaren 6an kaleratu zuten diskoaren izena.

Brown anaiak beren amarekin, Bernadette Walkerrekin, eta Michael anaiarekin, hazi ziren. Aitak familia utzi zuen haiek jaiotzean. Berne amak AEBtako armadan egiten zuen zuen lan, eta askotan egoten zen kanpoko hainbat Estatutan. Familia behin eta berriro mugitu zen. Brown anaiak Kalifornian jaio ziren, baina amaren lanbideagatik askotan lekuz aldatu ziren. Txikitan Tupelon bizi izan ziren[1] (Elvis Presleyren sorlekura) Mississippi estatuan, geroago Marylandera joan ziren, eta azkenean, ama, Fort Hooden, lanpostu militar batean, kokatu zen Texasen, eta hara leku-aldatu zen familia osoa.

Bi anaiek txikitatik hasi ziren musikarekin praktikatzen, dantzatzen eta abestiak idazten. Khalifek, Swae Leek, gutxi gorabehera 10 urte zituenean, Fruity Loops taldearekin musika egiten ikasi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) About Rae Sremmurd.