Rafael Leão

Wikipedia, Entziklopedia askea


Rafael Leão

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRafael Alexandre da Conceição Leão
JaiotzaAlmada1999ko ekainaren 10a (24 urte)
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Sporting Clube de Portugal2017 / 201831
Lille OSC2018 / 2019248
A.C. Milan2019 / 13038
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia10
Pisua81 kilogramo
Altuera1,88 metro

IMDB: nm12041615 Twitter: RafaeLeao7 Instagram: iamrafaeleao93 UEFA: 250089228 Edit the value on Wikidata

Rafael Alexandre Conceição Leão ( Almada , Lisboa , Portugal , 1999ko ekainaren 10a ) Angolako jatorriko portugaldar futbolari bat da, eta A. C. Milanen aurrelari gisa jokatzen du Italiako A Seriean.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi urterekin hasi zen Amora FC taldean futbolari gisa trebatzen, eta urtebete geroago, 2008an Sporting CP taldeko kide izatera joan zen. 2017ko maiatzaren 21ean, erreserba taldera igo ondoren, Leãok debuta egin zuen Sporting Clube Braga "B" taldearen aurka Bigarren Ligan.

2017-18 denboraldian, 2018ko otsailaren 11n, debuta egin zuen lehen taldearekin, C. D. Feirenseren aurkako partida batean, Bryan Ruizen ordez, partida amaitzeko 21 minutu falta zirenean.

2018ko abuztuaren 8an, Leão Lille O. S. C. frantziarrarekin elkartu zen, eta hurrengo bost urteetarako kontratua sinatu zuen. Ligue 1ean egindako lehen gola bere bigarren partidan sartu zuen, 67 minutu jokatuz eta bere taldeari S. M. Caen 1 – 0 irabazten lagunduz.

Frantziako taldean urtebete egin ondoren, 2019ko abuztuaren 1ean ofizial egin zen hurrengo bost denboraldietarako A. C. Milan. 2020ko abenduaren 20an golik azkarrena sartu zuen A Seriearen eta Europaren historian, U. S. Sassuoloren aurka, partida hasi eta 6 segundora.

Selekzio Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko urriaren 9an Portugaleko selekzioarekin debuta egin zuen Qatarren aurkako lagunarteko partida batean.

Titulu Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

tituloa Taldea herrialdea urtea
Serie A A.C Milan 🇮🇹Italia 2022
Taldea Dib. Denboraldia Liga Kopa

Nazionalak

Kopa

Internazionalak

Guztira
Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Sporting de Portugal "B" Portugal 2.ª 2016-17 1 1 1 1
2017-18 11 6 11 6
Taldean 12 7 0 0 0 0 12 7
Sporting de Portugal Portugal 1.ª 2017-18 3 1 1 1 1 0 5 2
Taldean 3 1 1 1 1 0 5 2
Lille O. S. C. Francia 1.ª 2018-19 24 8 2 0 26 8
Taldean 24 8 2 0 0 0 26 8
A. C. Milan Italia 1.ª 2019-20 31 6 2 0 33 6
2020-21 30 6 2 0 8 1 40 7
2021-22 34 11 4 2 4 1 42 14
Taldean 95 23 8 2 12 2 115 27
Karrera Guztia 134 39 11 3 13 2 158 44