Edukira joan

Ragut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ragu» orritik birbideratua)
Ragut
erregosi, jaki eta haragiz egindako plater

Raguta[1], ragoûta[2][3] edo, beste barik, saltsa[4] (frantsesez: Ragoût) haragi-zatiak euren zukuan erregostean sortzen den saltsa bat da. Haragia behikia edo bildotsa-okela izan ohi da, baina hegaztikiak, arrainak edo beste haragi batzuk ere erabili daitezke. 1750eko Dictionnaire des aliments liburuan jaki asko agertzen dira "en ragoût" moduan prestatzeko. Frantziako Akademiaren Hiztegian dio raguta "viande accommodée avec une sauce" dela (saltsa batekin prestatutako haragia). Larousseren arabera ragoûta "plat composé de morceaux de viande et de légumes cuits dans une sauce" (Saltsa batekin zerbitzatutako haragi-zatiak eta barazki egosiak dituen jakia).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ragú» Euskalterm (kontsulta data: 2023-03-03).
  2. «ragú» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2023-03-03).
  3. «ragú» Labayru Hiztegia (kontsulta data: 2023-03-03).
  4. «ragoût» Nola Erran (kontsulta data: 2023-03-03).

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.