Ramos Azkarate
Ramos Azkarate | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1847ko martxoaren 28a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Tolosa, 1904ko martxoaren 26a (56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
![]() |
Ramos Azkarate Otegi (Tolosa (Gipuzkoa), 1847ko martxoaren 28a - 1904ko martxoaren 26a) euskal idazlea. Zapataria zen lanbidez. Hasieran liberala zen, baina gero karlista bilakatu zen, eta haien alde borrokatu zen. Haren lan gehiena politikoa da, eta garaiko aldizkarietan argitaratu zuen, El Cántabro izenekoan bereziki. Ehundaka bertsoren egilea da; Tolosako Iñauterietarako idatziriko Tolosako Galtzaundik bere buruari jarriak dira ezagunenak. Halaber, bi komedien egilea da: Ijituben kontratuba eta ezkontza eta Beotibarko jazarra.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Galtzaundi eta beste bertso asko (1962, Auspoa)
- Galtzaundi berriz ere (2004, Gipuzkoako Foru Aldundia)
Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ijitoen kontratuba eta abar (1988, Etor)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramos Azkarate ![]() |
![]() |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Ramos Azkarate |
![]() |
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |