Ramy Youssef
| Ramy Youssef | |
|---|---|
(2017) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Queens, 1991ko martxoaren 26a (34 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Rutgers Unibertsitatea William Esper Studio Rutherford High School (en) Rutgers University–Newark (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa arabiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, gidoilaria, showrunnerra, telebista zuzendaria eta film-zuzendaria |
| Kidetza | West Ameriketako Idazleen Elkartea |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | islama |
Ramy Youssef (New York, 1991ko martxoaren 26a) jatorri egiptoarra duen umorista, aktore eta gidoilari estatubatuarra da. 2020an, Urrezko Globo Saria jaso zuen telesaileko aktore protagonista onenaren kategorian (komedia edo musikalen artean) Ramy telesailean lanagatik.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramy Youssef Queens- en (New York) jaio zen, 1980ko hamarkadan Estatu Batuetara modu independentean iritsi ziren migratzaile egiptorrak dituelarik guraso. Islamaren fedean hazi zen eta musulman praktikantea izaten jarraitzen du. Hurrengo urteetan, ahizpa batekin hazi zen Rutherford ( New Jersey) herrian, non bertako institutuan ikasi zuen. Lizentziatu ondoren, Rutgers Unibertsitatera joan zen, non politikan eta ekonomian lizentziatu zen. Bere aisialdian sketch ikuskizunetan agertzen zen. 19 urterekin unibertsitatea utzi eta New Yorkeko William Esper Studio ospetsuan aktore programan izena eman zuen. Hurrengo bi urteak bertan eman zituen Los Angelesera joan aurretik.
2019an, Ramy telesaila hasi zuen Hulu streaming plataforman, non Youssefek Ramy Hassan pertsonaia bera antzezten duen, nolabaiteko traza autobiografikoak badituen rol bat.
Seriean, bere bizitza errealean bezala, etorkin musulman egiptoarren familia bateko amerikar bat irudikatzen du. Gainera, seriearen ekoizle eta garatzaile exekutiboa da.