Edukira joan

Ranasinghe Premadasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ranasinghe Premadasa

3. Sri Lankako presidentea

1989ko urtarrilaren 2a - 1993ko maiatzaren 1a
Junius Richard Jayawardene - Dingiri Banda Wijetunga (en) Itzuli
Sri Lankako lehen ministroa

1978ko otsailaren 6a - 1989ko urtarrilaren 2a
Junius Richard Jayawardene - Dingiri Banda Wijetunga (en) Itzuli
Sri Lankako parlamentaria

1965eko martxoaren 22a - 1989ko urtarrilaren 2a
Razik Fareed (en) Itzuli - baliorik ez →
Barrutia: Colombo Central Electoral District (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKolonbo1924ko ekainaren 23a
Herrialdea Sri Lanka
HeriotzaKolonbo1993ko maiatzaren 1a (68 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSaint Joseph's College, Colombo (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTheravada
Alderdi politikoaUnited National Party (en) Itzuli

Ranasinghe Premadasa (sinhalaz: රණසිංහ ප්‍රේමදාස Raṇasiṃha Premadāsa; tamileraz: ரணசிங்க பிரேமதாசா Raṇaciṅka Pirēmatācā; Kolonbo, 1924ko ekainaren 23aibidem, 1993ko maiatzaren 1a) Sri Lankako 3. presidentea izan zen 1989tik hil zen arte. Lehen ministro ere izan zen 1978tik 1989ra.

1946an hasi zuen bere ibilbide politikoa, Zeilango Alderdi Laboristarekin bat egin zuenean. 1956an Alderdi Nazional Batura batu zen eta 1960an diputatu hautatu zuten. 1965etik 1970era eta 1977tik 1978ra Tokiko Gobernuko eta Etxebizitzako ministro izan zen. Bere zeregin nagusia pobreentzako etxebizitzak eraikitzea izan zen.

1978an lehen ministro izendatu zuten eta hamaika urtez egon zen karguan. 1988ko hauteskundeetan presidente hautatu zuten, eta 1989ko urtarrilean hartu zuen kargua. Otsailean parlamentua desegin eta hauteskundeak deitu zituen. Matxinada komunista bat zapaldu zuen hegoaldean eta gerra zibil bati aurre egin zion iparraldean Tamil Tigreen Armadarekin. 1993an hil zen, Tamil Armadak antolatutako atentatu suizida batean.