Junius Richard Jayawardene

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Junius Richard Jayawardene (Kolonbo, Sri Lanka, 1906 - 1996) politikaria izan zen. Sri Lankako lehen ministro izan zen lehenik, eta lehendakari geroago.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidean lizentziatua zen. Estatu Kontseiluko kide gisa hasi zen politikan, 1943an. 1947an, Nazio Batasunaren Alderdiaren sortzaileetako bat izan zen. 1947tik aurrera diputatu eta ministro izan zen. Afroasiar eremuaren sozioekonomiaz arduratu zen, jarrera moderatuaz beti. 1970ean, oposizioaren parlamentuko liderra izan zen, eta 1973an, bere alderdikoa. 1977ko hauteskundeak irabazi zituenean, lehen ministro izendatu zuten eta, konstituzioa aldatu ondoren, 1978an eta 1982an, presidente atera zen. Agintea izan zuen garaian Mendebaldearekiko harremanak sakontzea, nazio barruko mugimendu separatistak zapaltzea, eta merkatu libreko ekonomia bultzatzea izan ziren haren ahalegin nagusiak. 1989ko urtarrilean, ordu arte lehen ministro izandako Rnasinghe Premadasa atera zen lehendakari. Konstituzioak bi agintaldi onartzen dituenez gehienez ere, ez zuen berriz hauteskundeetara aurkezterik izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]