Edukira joan

Rancho Notorious

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rancho Notorious
Jatorria
Argitaratze-data1952
IzenburuaRancho Notorious
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoaWesterna eta Zinema beltza
Iraupena89 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fritz Lang
Gidoigilea(k)Daniel Taradash
Silvia Richards (en) Itzuli

[[Kategoria:Silvia Richards (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaRKO Pictures
EdizioaHal Mohr
Otto Ludwig (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaWiard Ihnen (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaKen Darby
Emil Newman
Argazki-zuzendariaHal Mohr
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaWyoming

IMDB: tt0045070 Filmaffinity: 818107 Allocine: 29702 Rottentomatoes: m/rancho_notorious Allmovie: v40241 TCM: 2600 Edit the value on Wikidata

Rancho Notorious 1952an Fritz Langek zuzendutako westerna da, Marlene Dietrich, Arthur Kennedy eta Mel Ferrer aktoreek antzeztua. Fimari egokitutako aurreneko izenburua The Legend of Chuck-a-Luck izan zen, baina RKO Pictures konpainiako buru Howard Hughesek gustuko ez eta bazterrean laga zuten. Langen hirugarren eta azken westerna da, estudioetan filmatua oso-osoan. Gorrotoa eta mendeku nahia ditu gaitzat. Ken Darbyk konposotatuko kantak (The Legend of Chuck-a-Luck), William Leek abestutakoak, eta filmean zehar zatika kantatua denak, gertaeren haria antolatzen du.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Vern Haskell herrialdeko hego-mendebaldean dabil, harekin ezkondu behar zuen neskatoa bortxatu eta hil zuen gaizkilearen bila. Kartzelan Frenchy Fairmont ezagutzen du eta bertatik irtendakoan Chuck-a-Luck etxaldera joango dira elkarrekin, iheslari askoren babesleku. Hango jabea Altar Keane andrea da, eta Vern emakumea limurtzen saiatuko da arrantxoan geratu ahal izateko eta horrela bila dabilen hiltzailea harrapatzeko.

Aktorea Pertsonaia
Marlene Dietrich
Altar Keane
Arthur Kennedy Vern Haskell
Mel Ferrer
Frenchy Fairmont

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]