Edukira joan

You Only Live Once

Wikipedia, Entziklopedia askea
You Only Live Once
Jatorria
Argitaratze-data1937
IzenburuaYou Only Live Once
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, krimenezko filma eta Zinema beltza
Iraupena82 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fritz Lang
Gidoigilea(k)Charles Graham Baker
Gene Towne (en) Itzuli

[[Kategoria:Gene Towne (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaWalter Wanger (en) Itzuli
[[Kategoria:Walter Wanger (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaDaniel Mandell
Ekoizpen-diseinatzaileaAlexander Toluboff (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAlfred Newman
Argazki-zuzendariaLeon Shamroy

IMDB: tt0029808 Filmaffinity: 463354 Allocine: 27565 Allmovie: v55916 TCM: 96472 Netlix: 60028560Edit the value on Wikidata

You Only Live Once (Behin bakarrik bizi gara) Fritz Langek zuzendutako polizia-drama da (1937), Sylvia Sidneyk eta Henry Fondak antzeztua. Ameriketako Estatu Batuetara heldu ostean osatu zuen bigarren lan hau zinema beltzaren (film noir) aurrenetakoa da. Zinema aretoetara eraman aurretik jatorrizko 100 minutu inguruko bertsioak 15 galdu zituen, bortitz eta gordintzat jo baitzituen ekoiztetxeak. Dena den, arrakasta nahikoa izan zuen eta egun klasikotzat jotzen da.


Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bonnie eta Clyde gaizkileen ibilerekin antza duen istoria honek Eddie Taylor (Henry Fonda) du protagonista. Kartzelatik irten berria, ez du lortuko gizarteratzea; egin ez duen hilketa bategatik salatzen dute. Halako atakan egonda ihes egitea du irtenbide bakarra, eta berarekin joango dira emazte Joan (Sylvia Sidney) eta bion umetxoa. Poliziak jazarrita, orduan bai, hiltzaile bilakatuko da Eddie, zorigaiztoko bizimoduaren ataria dena.

Aktorea Pertsonaia
Henry Fonda
Eddie Taylor
Sylvia Sidney
Joan Graham
Barton MacLane
Stephen Whitney
Margaret Hamilton
Hester
William Gargan
Aita Dolan

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]