Scarlet Street

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Scarlet Street
Scarlet Street (1945) 1.jpg
Filma
Jatorrizko izena Scarlet Street
Urtea 1945
Generoa polizia filma
drama filma
Zinema beltza
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa La Chienne
Iraupena 103 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Narratibaren kokalekua New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Fritz Lang
Gidoigilea(k) Dudley Nichols
Georges de La Fouchardière

Antzezlea(k)
Edward G. Robinson
Joan Bennett
Dan Duryea
Margaret Lindsay
Vladimir Sokoloff
Fritz Leiber Senior
Samuel S. Hinds
Rosalind Ivan
Charles Kemper
Jess Barker
Russell Hicks
Will Wright











Ekoizpena
Ekoizlea Fritz Lang
Walter Wanger

Edizioa Arthur Hilton
Ekoizpen-diseinatzailea Alexander Golitzen
Bestelako lanak
Musikagilea Hans J. Salter
Argazki-zuzendaria Milton R. Krasner
Jantzi-diseinatzailea Travis Banton
Kanpo loturak

Scarlet Street Fritz Lang zuzendariak 1945ean eginiko filma da, Georges de La Fouchardière idazlearen La Chienne lanean oinarritua; 1931n Jean Renoirrek ere lan berbera egokitu zuen zinemarako. Antzezle nagusiak (Edward G. Robinson, Joan Bennett, eta Dan Duryea) aurreko urtean Langek zuzendutako The Woman in the Window (1944) filmean ere aritu ziren elkar batera.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Chistopher Cross diru-zaindaria da enpresa batean, eta ez da zoriontsu bere emaztearekin. Pintura du aisialdirako zaletasun. Halako egun batean Kitty ezagutzen du eta neskato gazteaz itsu maitemintzen da. Lantokian dirua lapurtu eta amorantearentzako apartamentua hartzen du errentan. Kitty ez da zintzoa baina: Johnny gaizkilearen neska-laguna izaten jarraitzen du eta Christopherrekiko hartu-emanaren helburua honen margoekin aberastea besterik ez da. Eta aberastu egingo dira, margolari apalaren lanek harrera ona izango baitute artearen munduan. Jendearen aurrean Kitty azalduko da egiletzat. Behin Chistopher iruzurraz ohartzen denean neska akatuko du eta Johnny egingo dute hilketaren errudun. Chistopher arlote bilakatuko da eta haren margoek gero eta balio handiagoa izango dute.

Scarlet Street

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Double indemnity screenshot 7.jpg
Edward G. Robinson
Chistopher Cross
Joan Bennett in Scarlet Street 2.jpg
Joan Bennett
Kitty "Lazy Legs"
Dan Duryea in Along Came Jones trailer.jpg
Dan Duryea
Johnny
Margaret Lindsay in Public Enemy's Wife.JPG
Margaret Lindsay
Millie

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Scarlet Street Aldatu lotura Wikidatan