Die Nibelungen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Die Nibelungen
Siegfried and Kriemhild.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1924
Jatorrizko izenburua Die Nibelungen
Jatorrizko herrialdea Alemania
Ezaugarriak
Genero artistikoa fantasiazko filma, abenturazko filma eta Zinema mutua
Iraupena 4:53 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Deskribapena
Oinarritua Nibelungoen eraztuna
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Fritz Lang
Gidoigilea(k) Thea von Harbou
Fritz Lang

Antzezlea(k)
Paul Richter
Margarete Schön
Hans Adalbert Schlettow
Theodor Loos
Hanna Ralph
Rudolf Klein-Rogge
Rudolf Rittner
Bernhard Goetzke
Gertrud Arnold
Frida Richard
Hardy von Francois
Georg John
Alberich
Fritz Alberti
Georg August Koch
Erwin Biswanger
Grete Berger
[[Kategoria:Paul Richterrek Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Margarete Schönek Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Hans Adalbert Schlettowek Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Theodor Loosek Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Hanna Ralphek Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Rudolf Klein-Roggek Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Rudolf Rittnerrek Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Bernhard Goetzkek Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Gertrud Arnoldek Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Frida Richardek Itzuli antzeztutako lanak]]

[[Kategoria:Georg Johnek Itzuli antzeztutako lanak]]

[[Kategoria:Fritz Albertik Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Georg August Kochek Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Erwin Biswangerrek Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Grete Bergerrek Itzuli antzeztutako lanak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Erich Pommer Itzuli
[[Kategoria:Erich Pommerrek Itzuli ekoitzitako lanak]]
Ekoizpen-diseinatzailea Otto Hunte Itzuli
Musikagilea Gottfried Huppertz Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Gottfried Huppertz Itzuli
Argazki-zuzendaria Carl Hoffmann Itzuli
Günther Rittau Itzuli
Walter Ruttmann Itzuli
Kanpo loturak

Die Nibelungen izenburuak Fritz Langek 1924an sorturiko Die Nibelungen: Siegfried eta Die Nibelungen: Kriemhilds Rache lanak biltzen ditu. XIII. mendeko kontakizunak hartu zituzten oinarri Langek berak eta garai hartan emazte zuen Thea von Harbouk gidoia atontzeko.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
  • Die Nibelungen: Siegfried. Siegfried errege Guntherren gaztelurantz abiatu da, honen arreba den Kriemhild andereñoarekin ezkondu nahi du-eta. Bidean Fafnir herensugearekin izango du borroka, eta behin azpiratuta haren odoletan hartzen du bainua, garaiezin bihurtuko delakoan. Siegfrieden bizkarrean baina ezki-hosto batek ez dio uzten odolari gorputza erabat bustitzen, eta, horrela, sorginkeriak ez du erabateko eraginik izango. Kriemhildekin ezkonduko bada, Guntherri lagundu beharko dio Brunhild limurtzen. Eta horretan saiatuko da Siegfried: kapa magikoa erabiliz ikusezintasuna baliatuko du Brunhildi hainbat proba fisikotan irabazteko, eta itxura aldatuta, erregearen irudia hartuta, emakumea liluratuko du. Brunhild, erabat haserre eta minduta, Siegfried hiltzeko eskatuko dio Guntherri, eta honek Hagen von Tronje borreroari horrela egiteko aginduko dio: Siegfriedek herensugearen odolez babestuta ez zuen bizkar zatian lantzaren erasoa jasoko du eta hil egingo da. Gertatutakoaz jakitun, Brunhildek bere burua hilko du. Kriemhild nebarengandik lekutuko da, eta mendekua baino ez du gogoan.
  • Die Nibelungen: Kriemhilds Rache. Atilak (Etzelek), hunoen erregeak, Kriemhildekin ezkondu nahi du, eta asmo hori azaltzen dio Guntherri. Neskak baietz dio, prest dagoela, eta badoa Atilaren erresumara. Heldu, ezkondu eta umea dute handik gutxira. Kriemhildek, orduan, familiakoak eta nibelungoak deitzen ditu berarekin elkartzeko, eta hara ailegatutakoan denak hil ditzaten agindua ematen du. Hagen von Tronjek, Siegfried hil zuen hark, Atila eta Kriemhilden ume jaioberria hilko du orain. Kriemhildek borreroa akatuko du. Artean nibelungo guztiak hilak dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Paul Richter Siegfried
Margarete Schoen Kriemhild
Hanna Ralph Brunhild
Hans Adalbert von Schlettow Hagen von Tronje
Bernhard Goetzke Volker von Alzey
Theodor Loos Gunther
Rudolf Klein-Rogge Etzel
Rudolf Rittner Markgraf Rudiger von Bechlorn
Georg August Koch Hildebrand

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Die Nibelungen Aldatu lotura Wikidatan