Ranetki
Itxura
| Ranetki | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | |
| Musika mota | Pop rocka |
| Instrumentuak | Gitarra Baxua Bateria Klabierra |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2005 – 2013, 2017 – 2019 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Kvadro-Disk |
| Taldekideak | |
| Niuta Baidavletova Jevgenia Ogurtsova Natalia Milnitxenko (Stxolkova) Jelena Tretiakova | |
| Lehengo taldekideak | |
| Jelena Galperina (2005) Alina Petrova (2005) Valeria Kozlova (2005—2008) Anna Rudneva (2005-2011) | |
| Informazio gehigarria | |
| www.ranetki.ru | |
Ranetki (errusieraz: Ранетки) emakumez osatutako pop-rock musika talde errusiarra izan zen, 2005ean sortua eta 2019an desegina. "Piat zviozd" (errusieraz: Пять звёзд) eta "Eurosonic 2008" lehiaketetan sarituak, 2009an 2 Muz-TV sari irabazi zituzten disko onenaren eta soinu-banda onenaren kategorietan. Arrakasta handia lortu zuten beraien "O Tebe" abestia Grand Theft Auto IV bideo-jokoaren soinu-bandan agertu ondoren.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen azken osaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Niuta Ranetka (Anna Dmitrievna Baidavletova, 1992ko azaroaren 26an Stavropolen jaioa) — bateria, ahotsa. «Nine Lives» taldeko abeslaria izandakoa (2008an).
- Zhenia Ranetka (Jevgenia Aleksandrovna Ogurtsova, 1990eko martxoaren 29an Moskun jaioa) — klabierra, ahotsa.
- Nataxa Ranetka (Natalia Nikolaievna Milnitxenko, 1990eko apirilaren 6an Moskun jaioa) — gitarra, koroak. 2009an Sergei Milnitxenko ekoizlearekin ezkondu zen.
- Lena Ranetka (Jelena Nikolaievna Tretiakova, 1988ko abenduaren 23an Poloniako Legnica hirian jaioa) — baxu elektrikoa, ahotsa.
Taldekide ohiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lera Kozlova (Valeria Sergeievna Kozlova) — bateria, ahotsa.
- Ania Rudneva (Anna Olegovna Rudneva) — gitarra erritmikoa, ahotsa.
- Alina Petrova — baxu elektrikoa.
- Lena Galperina (Jelena Galperina) — ahotsa.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Ranetki» (errusieraz: Ранетки) (2006)
- «Prixlo naxe vremia (errusieraz: Пришло наше время) (2009)
- «Ne zabudu nikogda» (errusieraz: Не забуду никогда) (2010)
- «Vernite Rok-n-Roll!!!» errusieraz: Верните Рок-н-Ролл!!!) (2011)
- «Vernite Ranetok!!!» errusieraz: Верните Ранеток!!!) (2012)
Soinu-bandak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Originalny saundtrek» (errusieraz: Оригинальный саундтрек) (Ranetki telesailean) (2008)
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sliozy — Liod (errusieraz: Слёзы — Лёд) (2010)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz) Ranetkiren webgune ofiziala