Ranjit Singh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Ranjit Singh, punjaberaz ਮਹਾਰਾਜਾ ਰਣਜੀਤ ਸਿੰਘ ਜੀ (Budrukhan edo Gujranwala, Punjab, 1780ko azaroaren 13a - Lahore, Punjab, gaur egun Pakistan, 1839ko ekainaren 27a) Punjabeko Sikh Erresumaren sortzailea eta lehen maharaja izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren aita Mahan Singh hil zenean, Lahore eta Amritsar hiriak lotu zizkion sikhen erresumari. Sutlej hiritik hegoaldeko eremuak ere lotu nahi izan zituen, baina ingelesekin egin zuen topo, eta Amritsarreko hitzarmena izenpetu zuen 1809an. Gudaroste modernoa sortu zuen europarren laguntzarekin, eta, horri esker, Kaxmirreraino hedatu zuen erresuma. Britainiarrei lagundu zien afganistandarren aurkako gerran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ranjit Singh Aldatu lotura Wikidatan