Ransomware
Ransomware, nazioarteko hitzarekin, malware tipoko software gaiztoa izendatzen da. Software gaizto horrekin, biktimaren sistema informatikoan sartzen dira, biktimari datuak zifratzen dizkiote eta datuok erabiltzeko ezintasuna sortzen diote. Ransomwareko sortzaileek zifratze hori desblokeatzeko erreskatea eskatu ohi diote biktimari.