Rantanplan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rantanplan Lucky Lukeren komikietan agertzen den ohiko pertsonaietako bat da. Munduko zakurrik inozoena bezala deskribatuta dago. Bere eginbeharra, komiki guztietan, Dalton Anaiak preso egoten den espetxeko zakur zaintzailea izatea da, baina anaia hauek, Lucky Lukeren etsairik ohikoenak direnek, beti lortzen dute espetxetik ihes egitea. Rantanplan, abentura guztietan, beti joaten da Lucky Lukeren atzetik.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria, Rin Tin Tin zakurrean dago. Zakur honen izenaren frantsesezko aldaketa bat da Rantanplan.

Lehen agerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucky Lukeren komikietan egin zuen lehen agerpena, 1960ko otsailaren 4an izan zen, "Daltondarren arrastoaren atzetik" izeneko abenturan.

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987. urtean, Rantanplani buruzko telesail bat egiten hasi zen. Morris komikilaria, telesail honentzako, Jean Léturgie, Bob de Groot eta Vittorio Leonardorekin hasi zen lanean. Hiru hauek gidoilariak ziren.

Jolly Jumperrekin duen harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolly Jumperrek, Rantanplan "naturaren akats" bat izan dela dio behin eta berriz.

Izena beste toki batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesezko itzulpenean, Rin Tin Can edo Bushwack izena hartzen du. Eskandinavia aldeko hizkuntzetan, Ratata izenez ezagutzen da suedieraz eta danieraz, eta norvegieraz "ipurdi" eufemismoarekin da ezaguna.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]