Raymonde Peschard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raymonde Peschard

Bizitza
JaiotzaBologhine (en) Itzuli1927ko irailaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMedjana (en) Itzuli1957ko azaroaren 26a (30 urte)
Jarduerak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra

Raymonde Peschard, Taous ezizenaz ezaguna (Bologhine, Aljeria, 1927ko irailaren 15aMedjana, Aljeria, 1957ko azaroaren 26a), Aljeriako agintariek independentzia lortu ondoren «chaida-tzat» (martiria) jo zuten Europako jatorriko aljeriar bakarra izan zen.[1] Konstantinan ehortzita dago, eta hiriko etorbide garrantzitsu batek bere izena du.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raymonde Peschard 1927ko irailaren 15ean jaio zen Saint-Eugène-n (gaur egun Bologhine), Aljerreko valierrian, (Aljeria).[3] Aita Konstantinako geltokiko estazioburua zen.[4] Raymonde Électricité eta gaz d'Algérie konpainiako gizarte-laguntzailea zen.[4] Aljeriako Alderdi Komunistan, UFA erakundean (Union des Femmes algériennes) eta Errepresioaren Aurkako Batzordean militatu zuen; horregatik, 1955eko uztailaren 5ean, Konstantinatik egotzi zuten.[5] 1956an FLNrekin (Front de libération nationale) bat egin zuen, eta bertan zenbait misio burutu zituen. Horretan zebilela, Fernand Iveton FLNko militante komunistari lehergailuak eman izana leporatu zioten.[5] Salaketa, baina, ez omen zen egiazkoa: antza denez, Ivetonek, torturapean, bonbak pasatu zizkion emakumea ilehoria zela deklaratu zuen, Jacqueline Guerroudj militante beltzarana babestearren;[6] horregatik, inteligentzia-zerbitzuak Raymonde Peschard-en bila hasi ziren.[5] 1957ko martxoan, ALN (Armée de libération nationale) FLNren adar armatuarekin bat egin zuen.[3] Bertan, Taous ("Pauma", arabieraz) esaten zioten, bere edertasunagatik.[4]

1957ko azaroan, Raymonde Pescharden taldeak Tunisiako zuzendaritza hartu zuen bere gain.[7] Azaroaren 26an, egunsentian, armada frantsesak Mustapha Laliam buru zuen taldea inguratu zuen, Medjana herritik gertu. Enfrentamenduan, frantses militarrek Raymonde Peschard hil zuten, hamar arma-kiderekin batera.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Einaudi, Jean-luc. (1985). Pour l'exemple, l'affaire Fernand Iveton. Enquête.. in: Histoire et perspectives méditerranéennes. Paris: Éditions L’Harmattan, 224-225 or. ISBN 2-85802-721-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  2. (Frantsesez) Rebah, Mohamed. (2014-08-01). «Raymonde Peschard: Elle est morte pour l'Algérie son pays» Al Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  3. a b Attoumi, 2012, or. 58
  4. a b c Funès, 2012
  5. a b c Dore-Audibert, 1995, or. 166
  6. (Frantsesez) Gallissot, René. (2021-03-02). GUERROUDJ Jacqueline [née NETTER Jacqueline, divorcée de Pierre MINNE. ] Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  7. Attoumi, 2012, or. 59
  8. Attoumi, 2012, or. 65

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]