Nazio Askatasunerako Frontea (Aljeria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Arjeliako alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nazio Askapenerako Frontea».
Front de libération nationale
جبهة التحرير الوطني
Jabhat at-Tahrīr al-Waţanī
Presidentea Abdelaziz Bouteflika
Idazkari nagusia Djamel Ould Abbes
Sorrera 1954ko urriaren 23a
Egoitza nagusia Aljeria Hydra (Aljer)
http://www.pfln.dz/

Nazio Askatasunerako Frontea (arabieraz: جبهة التحرير الوطني, Jabhat at-Tahrīr al-Waţanī; frantsesez: Front de Libération Nationale; FLN) Aljeriako alderdi nazionalista da. Aljeriako Parti du Peuple Algérien (PPA) erakundeko gidarien arteko borroken ondorioz sortu zen. Borroka armatua hasiz bukatuko zirela PPAko gidarien arteko ezin konponduak, eta erakunde horretako Organisation Spéciale (OS) taldeko hogeita hiru buruzagik ekintza armatuak egiten hastea erabaki zuten, eta hala sortu zen FLNa.

Zazpi urteko gerraren ondoren eta Eviango Hitzarmenean hartutako erabakien arabera 1962ko uztailean egin zen hautaketan Aljeriako herriak burujabetasunaren alde ebaki zuen auzia; irailaren 20an FLNko Biltzar Nagusiak Nazio Legebiltzarrerako kideak aukeratu zituen, eta horiek Ben Bella izendatu zuten gobernuburu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazio Askatasunerako Frontea (Aljeria) Aldatu lotura Wikidatan


Politika
Aljeria
Artikulu hau Aljeriako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.