Edukira joan

Real Club Deportivo de La Coruña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deportivo de La Coruña
Ezizena(k)Dépor, Turcos, Super Dépor
Sorrera1906
Futbol zelaiaRiazor
edukiera: 34.600 lagun
inaugurazioa: 1944
PresidenteaGalizia Paco Zas
EntrenatzaileaEuskal Herria Imanol Idiakez
Liga2. maila
2023-241. maila RFEF, 1.a (igo)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Festexos da Coruña, Deportivoren argazki zaharrena (1907).
1927ko taldea.
2008ko taldea.

Real Club Deportivo de La Coruña 1906an sortutako A Coruñako futbol taldea da, gaur egun Lehen Maila RFEFen jokatzen duena.

Sorrera eta lehenengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Deportivo de la Sala Calvet izenarekin jaio zen 1906an. Hiru urte beranduago Alfontso XIII.a Espainiakoak A Coruñara egindako bisitan taldearen ohorezko presidente izatea onartu zuen eta horrela Real Club Deportivo de La Coruña bihurtu zen.

Gerra Zibilaren aurretik Galiziako Txapelketa ugari irabazi bazuen ere ez zuen Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzerik lortu.

Taldearen lehenengo igoera 1941ean izan zen eta lau urte egin zituen bertan. 1950 urtean Ligako bigarren postua ere eskuratu zuen. 1957 urterarte lehen mailako ohiko taldea izan zen, izan ere 14 urte goian eta bi baino ez baitzituen egin behean. Baina urte horretatik aurrera gauzak erabat aldatu ziren eta bigarren mailako taldea bihurtu zen.

Augusto César Lendoiro presidente izendatzearekin batera taldeak fitxaje onak egin zituen eta 18 urte jarraian bigarren mailan ibili ondoren 1991ean lehen mailara igo eta bere "urrezko aroa" ezagutu zuen. Taldeak berak ere Super Depor ezizena eskuratu zuen. Bebeto eta Mauro Silva brasildarrak taldeko izarrak izanik 1993an Ligako hirugarren portua eta 1994 eta 1995ean bigarrenak izan ziren. 1995ean gainera beren lehen titulua eskuratu zuten, Errege Kopa hain zuzen ere. Aipatzekoa da Arsenio Iglesias entrenatzailearen taldeak azken partiduko azken minutuan penaltia huts egitean galdu zuela Liga.

Hurrengo urteetan jokalari berriak iritsi ziren, Djalminha brasildarra eta Makaay holandarra besteak beste eta hauek bai lortu zuten Liga irabaztea 1999-2000 urtean. Orduan Javier Irureta euskalduna zen entrenatzailea. Garai hartan Deportivo Espainiar Estatuko talderik indartsuenetakoa zen eta urtero jokatzen zuen UEFAko Txapeldunen Ligan.

Krisi ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an klubaren ehungarren urteurrenarekin batera kluba krisi ekonomiko larrian sartu zen. Urte batzuetan lehen mailan larri ibili ondoren maila galdu zuen 2010-11 denboraldian. Urtebete behar izan zuen itzultzeko, bigarren mailako txapelketa irabaziz eta puntuen errekorra eginaz, 91 puntu. Hala ere hurrengo urtean ez du mantentzerik lortu, bukaeran Fernando Vazquez fitxatu eta partida ugari irabazi arren. Urtebete bigarren mailan egin ondoren, bigarren postuan gelditu eta lehen mailara itzuli zen 2013-14 denboraldiaren amaieran eta hurrengo urtean maila mantentzea lortu zuen, azken partidan Bartzelonan berdinketa lortuta. 2015-16an lehen itzuli bikaina egin zuen baina denboraldia luze egin zitzaion eta 15. postuan amaitu zuen. 2016-17 denboraldirako Gaizka Garitano entrenatzailea fitxatu zuen baina emaitzak ez ziren onak izan eta denboraldia amaitu aurretik kargutik kendu zuten. 2017-18an ere atzeko postuetan ibili zen eta Clarence Seedorf fitxatu duen arren ezin izan zion mailari eutsi. Okerrena 2019-20 denboraldian iritsi zen ordea, maila galdu eta 2. B mailara jeistean, ia 40 urteren ondoren. Azken partidua ezin izan zuen jokatu Fuenlabradako hainbat jokalarik COVID-19 gaixotasunaren positiboa eman zutelako[1]. Fuenlabradak hala eskatuta (play-offetan sartzeko aukera baitzuen) azkenean jokatu zen baina irabazi arren Deportivori ez zion balio izan kategoria mantentzeko. 2021-22 denboraldian Lehen maila RFEFn jokatu zuen eta I multzoan bigarren egin bazuen ere ez zuen Bigarren mailara igotzerik lortu.

2023-24 denboraldian 1. maila RFEF mailako txapelduna izan zen eta lau urteren ondoren Bigarren mailara itzuli zen.

1990eko hamarkadako elastikoaren diseinu berritzailea.

1907an kolore urdin eta zuria erabiltzea erabaki zen arren, kamisetarik izan ez eta lehenengo urteetan elastiko zuria eta galtza beltzak jantzita ateratzen zen partidetan. 1912-tik aurrera marra urdin bertikalak erabili zituen, hasieran finak baina 1924an marra lodiagoak erabiltzen hasi zen itxura "modernoagoa" izateko.

1990eko hamarkadan diseinu berritzaileak atera zituen, Espainiako Ligan aurrez ikusi gabekoak.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1906
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1909
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1924
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1955
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1966
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1990
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

2024-25 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 47
  • Denboraldiak 2. mailan: 41
  • Denboraldiak 2. B mailan: 2
  • 1. maila RFEF: 3
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 1
  • Ligako posturik onena: 1.a Lehen mailan (1999-2000)

Irabazitako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 6

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999-2000

1995 eta 2002

1995, 2000, 2002

2023-24

Galiziako txapelketak: 6

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1926-27, 1927-28, 1930-31, 1932-33, 1936-37 eta 1939-40

Nazioarteko txapelketak: 1

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

final erdietan 2003-04 urtean.

2007-08

Lagunartekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955, 1962, 1964, 1969, 1995, 1997, 1998, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2020, 2022, 2023

1998

Azken urteetako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa
1992-93 3.a 1/32
1993-94 2.a 1/8 1/8 (UEFA Kopa)
1994-95 2.a 1.a 1/8 (UEFA Kopa)
1995-96 9.a 1/8 1.a Finalerdiak (Errekopa)
1996-97 3.a 1/8
1997-98 12.a 1/4 1/32 (UEFA Kopa)
1998-99 6.a Finalerdiak
1999-2000 1.a 1/8 1/8 (UEFA Kopa)
2000-01 2.a 1/16 1.a 1/4 (Txapeldunen Liga)
2001-02 2.a 1.a 1/4 (Txapeldunen Liga)
2002-03 3.a Finalerdiak 1.a 1/8 (Txapeldunen Liga)
2003-04 3.a 1/8 Finalerdiak (Txapeldunen Liga)
2004-05 8.a 1/16 1/16 (Txapeldunen Liga)
2005-06 8.a Finalerdiak 2.a (Intertoto)
2006-07 13.a Finalerdiak
2007-08 9.a 1/16
2008-09 7.a 1/8 1/16 (Europa League)
1.a (Intertoto)
2009-10 10.a 1/4
2010-11 18.a (jeitsi) 1/4
2011-12 1.a (2. mailan) 1/16
2012-13 19.a (jeitsi) 1/16
2013-14 2.a (2. mailan) 2. itzulia
2014-15 16.a 1/16
2015-16 15.a 1/8
2016-17 16.a 1/8
2017-18 18.a 1/16
2018-19 6.a (2. mailan) 2. itzulia
2019-20 19.a (2. mailan) 2. itzulia
2020-21 4.a/2.a (2.B mailan) 2. itzulia
2021-22 2.a (1. maila RFEF) 2. itzulia
2022-23 4.a (1. maila RFEF) 1. itzulia
2023-24 1.a (1. maila RFEF) 2. itzulia
2024-25 (2. mailan) 2. itzulia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Bertan behera Deportivo-Fuenlabrada, COVID-19an 7 jokalarik positibo eman ondoren» Euskal Irrati Telebista 2020-07-20 (Noiz kontsultatua: 2020-07-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]